XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

«Mauleko gaztelüko lagünak» elkarteko kideek biltzar nausia egin düe iragan ostiralean. Aurtenko üdako animazioneen bildüma baikorra egin düe, nahiz eta aitortü düen bezala hüts zonbait eginik izan diren. 2011ko üdan arrapikatü nahi düe aurtenko esperientzia, hütsak kontütan hartüz.  Lehen ikusgarria üztailako azken astean antolatüko da bena ez haboro orai artino bezala ostegünez, baizik eta ostirale edo neskenegünez. Orotarat, bost ikusgarri eskentüko dütüe. Ber denboran, gaztelüa eta bere üngüramenaren berpizteko eta edertzeko xedea düe. Azkenean, Herriko Etxeak egin ürratsak eskertzen dütüe, nahiz eta alde hortarik, haboro egiten ahal lüküan, haien araberan.

Entzün JeanPierre Errecart "Mauleko Gaztelükko Lagünak" alkarteko kidea :

Azken egünetan egin elürrari esker, baldintza ezinago honetan hasiko da elür sasoina Irati eta San Marti Harriko lerragüneetan. San Marti Harriko lerragünea kasik osoki zabaltüko da neskenegün hontan eta eskilariek heltzeko bideak garbi atzamanen dütüe. Haurren günea berantolatürik izan da segürtarzünaren hobetzeko eta 150 metroko tapiz berriak goiti-beherak errextüko dütü. Aurten San Martik 50. urte bürüa ospatüko dü, ekitaldi bereziak antolatzez eta kirol mündüko jente famatüak kümitatüz. Egüneko karta Atharratzen eros dateke aurten Lilou presse saltegian. Iratin aldiz 60 zentimetro elür izanik ere, dagün aste ondarrean bazik ez dira zabaltüko pistak. « Nordik 6 » karta berriari esker, Braka, Izarbe, Irati, Abodi, Ronkali eta Lintza lerragüneetan eskiatzen ahalko da ber harpidetzarekin. Iratiko etxola güziak aldiz beterik dira ürtats artino.
Entzün Laurentx Etchegoinek eman xehetarzünak :

EBL enpresak «Galtzaberde» hodi berria presentatü dü atzo goizan Maulen. « Galtzaberde » hodia, ebietako hurrak eta hur zikinen biltzeko hodien berritzeko baliatürik da. Hantzarazten den galtza bat da, barnean düan erresiña gogortzen delarik hodia bilakatzen dena. Ekoizpena bera ez da berria bena haren ekeietan baliatzen den erresiña berria “styrène” delako ekei kimikorik gabekoa da. Lehenagoko erresiñak trabak eragiten zütüan hodien egileer eta hodiaren pausatzeko mementoan leküko bizizaleer bere ürrin txarrengatik. Ororen gain, üngürüramenarentako kaltegarria zen . «Galtzaberde» hodi berriak perspektiba handiak zabaltzen dütü. EBL enpresak ekoizpenaren bikoiztea esperantxa dü bi urte barne. Ondorioz, lantokia handitü beharko dü eta langile haboro hartü beharko dü.

Entzün Eric Lac E.B.Lko züzendaria :


Entzün Nicolas Ferron E.B.Lko langilea :

Entzün Xabi Thicoipe E.B.Lko prodükzioaren ardüradüna :

CFDT Sindikatak eta Génération-Précaire Kolektiboak errekurso bat pausatü düe Frantses Estadoko Kontseilüan, 25 urtez peko gazteentako RSA delakoaren ükeiteko baldintzak finkatzen dütüen dekretoaren kontre. Düala urte bat, Frantses gorbernüak « RSA gazte » dispositiboa  pentsatü züan eta iragan setemer lehenean aplikatü da. Bena jadanik agertzen da, dispositiboarekin lortü nahi ziren helbürüak ez direla kausitüko, baldintzak xorrotxegi beitira. RSA Gazteren lortzeko, azken hiru urteetan bi urte denbora osoz lan bete behar da. Azkenean, gazte gütiek baldintza horik betetzen dütüe. Dispositiboaren ondorioak oso mügatürik agertzen dira, doi doia langile gazteen langabeziaren gordatzeko.

Entzün Julien Bayou Génération-précaire kolektiboko kidea

« Erakusgiatik baratzegintzala », energia berriztagarrien, eko-eraikintzaren eta bizigia sanoaren Xiberoko 5. erakusgia bihar ostirala estrenatüko da Maulen. Aurtenko erakusgiak baratzegintza eta bizigia sanoa lehentze aipatüko dütü, eta üsatü bezala energia berriztagarriak eta etxearen antoladüra. Denboraz llabürragoa eta Maule-Lextarre erdiala hüllantarazirik dateke. Tresneria edo teknika erakusle gütiago badirateke, bena, ordariez, animazione eta hitzaldi-eztabadaka haboro. Badate beste berritzapenik ere, hala nola argindarrarekila ariarazten diren ebilgailüak. Bada orai urte bat Olivier Carascok modela ezbardinak saltzen dütüala kolektibitateeri bereziki. Partikülarrak ez dütü orainokoan sobera hunkitzen kario beitira eta kario egonen dira orano auto ekoizleak ez beitira interesatürik sail horren garatzeko. Aste bürü huntan argindarrarekila ariarazten diren ebilgailü modela zonbait enseatzen ahalko dira Mauleko plazan. Badate zer egin beraz ostiral eta neskenegün honetan Mauleko Kürütxe Xurieko plazan, Xiberoa Herri Alkargoak antolatzen düan energia berriztagarrien, eko-eraikintzaren eta bizigia sanoaren Xiberoko 5. erakusgian. Eta gogoan etxek ezazüe sartzea dohainik izanen dela.
Entzün Olivier Carasco Laurentx Etchegoinen mikroan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan