XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoan, egür energiaren erabilpena garatü nahi da.

Xiberoko oihan pribatüen jabeen biltzar nausian interres handia ekarri da egür despillekin egin ahal leitekean berotzeko plaketeri. Erranik izan denaz, Herri alkargoak builtazten düan egürrez berotzeko sistemaren elikatzeko, 2 eta 4 000 tona arteko egür heina behar litzate, hein honen ekoizteko 60 hektarrako oihan eremüa behar da bana beste, Bertran Dulst, Herri Alkargoan energia berriztagarriaz axolatzen denaren arabera, hein hortaratzea ez da arazo bat. Gotaine-Irabarne eta Sohütaren artean, egür plaketaz ebiltzen diren hiru erregai badira jada, Mitikileko laborari batek deitzee plaketa horik saltzen. Erran gabe doa, Xiberoko ASAko kideek hüillanetik jarraikitzen düela esperientzia hori. ASAko Xiberotar kideek bortak zabaltü dütüe berriki sortü den, Baxenafaroakoari, alkartüz indar haboro eta administrazioaz hobeki entzünik izateko ahala badükeela uste beitüe gisa horrez.
Jean Michel Armagnague ASAko bürüa :


Bertrand D'Hulst Herri Alkargoako teknikalaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan