XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Azken 3 urteetan turisma sasu txarra egiten da xiberoan ! Arrazuak, aro txarra, krisa eta bakantzen iragaiteko maneretan kanbiamenak. Denbora gütien iragaitea jiten da Xiberoala, oro har, Kakuetako arroilek düelarik arrakasta handiena 60 761 bijitariekin 2010an. Xiberoko turisma bülegoaren ustez, eskentzak behar dü zabaltü beste eskualdetarat, holaz da abiatü alkar lan bat Baxe-Nafarroarekin. Bestalde, webgüne bat beharrezkoa da sail hortan eskazak agertü dira. Indar bat ere egin beharko da eüskara sailan, %20a Hego aldetik jiten da xiberoala bakantzen iragaitera.

Entzün Pierre Etchemaite Xiberoko Turismo bülegoko lehendakaria : 

"Tokiko Euskal Moneta" ekologiko eta solidario baten sortzeko presentazione bilküra egiten da maiatzaren 11an gaüko 20.30etan Mauleko zerbütxü günean.Xede honen helbürüa da ekonomiaren bertokiratzea, hots tokiko ekoizpenen prodükzioa eta konsumoa builtaraztea, leküko komerzioetan erostez eta ofizialeekin lan eginez. 2013ko urtarrilako nahi lükee xedea abiarazi. Artean, herritarren informatzeko eta interesatürik diren güzien parte hararazteko informazio bilkürak egiten dütüe, hala nola maiatzaren 11an Maulen. 20.30etan zerbütxü günean gaüaldia hasiko da, holako xede bat plantan ezarri düan Alemaniako eskualde batetaz dokümental baten hedapenarekin, ondotik xedearen eramaileekin mintzatzen ahalko delarik.

Entzün Jean-Nöel Etxeverri "Txetxe" xedearen builtarazaleetarik bat :

200 bat gazte hüilantü dira 2011an, Aziaren egoitzala aholkü galtatzera. Xiberoko PIJ edo Gazteen Informazione Günea, haiek joanarazten düe asteazkenez Maulen eta beste egünez Atarratzen Aziaren egoitzan. Orai bada urtea, Laurent Beguerie alkarteko langile berria hor dela eta erranik izan den bezala, zinez ontsa integratü da taldean. Horrez gain, Aziako lehendakari berria Frantxina Laborde izentatürik izan da. Alkarteko xede eta lanen aldetik, 2011an hiru gazte lagüntü dütüe CLEJaren bidez. "Safaria" ürrentürik, azken bi urteetan eraman düen lürralde diagnostika presentatüko düe aurten. Azkenik, Bista-Eder lizeoarekin algar lan bat eramanen düe, iragan urtean irratigintzari lotürik bazen, aurten irudiekin izanen da lan xedea, Kanaldude herri telebistarekin.

Entzün Frantxina Laborde Azia alkarteko lehendakaria : 

Iratiko turismaren indartzeko, Xiberoko Sindikata eta Sarraizu  ibarren artean "Irati" izeneko proiektüa eramaiten düe ! Xiberoko partean, Iratiko etxolak arraberritü düe eta batzarri güne bat altxatü düe jenteen errezebitzeko. Bestetik, Nafartarrek « Casas del rey » izenarekin, Iratiko oihanean diren bastizak arraberritü düe eta 12 kilometretako xendak egin dütüe Iratirat heltzeko eta Xiberoarekin lotzeko. Hona, zoin diren lan xedeak, Europako programa batekin eramaiten dena. Lanak partaide güzier presentatürik izan zaitze, 3 miliu eta 600 mila euro kosteko düe, % 60 Europak lagüntü behar lüke eta urte ondarreko urrentü behar lükee.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

Turisma eta herbaltüak, bostgerren aldikoz aste ondar bat antolatürik zen igaran martxo ondarrean. Didier Mounier Departamentüko turisma sailan herbaltüen geiaz ardüratzen dena, Xiberoan zen Santa-Graziko harpidiaren bijitazeko eta  egin den lanen azpimarratzeko. Ber denboran baliatü gira, Xiberoan eramanik den lanen aipatzeko eta ikusteko zertan ginen. Didier Mounier-ek erran deikünaz, bada lan bena jente herbaltüer batzarre ahal bezain egokia egiteko.

Entzün Didier Mounier Departamentüko Turisma Batarzünako "Turisma eta Herbaltüen" ezagütbideaz ardüratzen dena : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan