Bitrikiak orano hobeki bereizten ahal dira.

Inprimatu

Bitrikien biltzeko moldea kanbiatüz geroztik argi da denek ez dügüla orano ontsa entelegatü zer egin behar den eta bereziki zer ez den egin behar. Hortarako Bil ta Garbi sindikatak eta Xiberoa Herri alkargoak sensibilizatze kanpaña antolatzen düe, bitrikien nola bereizi behar diren oritarazteko. Xibero orotan, bitrikien biltzeko ehün bat ontzi berri banatütik izan dira eta orano kexa horietan edo zikin ontzietan bitrikiak atzamaiten dira. Frantzian urtean berrogei kilo bitreki jentekal berziklatzen dira, Xiberoan hogeitahamabost kilo baizik ez direlarik bereizten. Bada beraz hobetzeko sail hortan.
Maite Davant Bil ta Garbiko animatzailea :