XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

2150€ eman dütü Xiberoko "Crédit Agricole" banka etxeak Xiberoko bi alkarteer, Hebentik eta Kanta Xiberoari. Nola posible den ? Crédit Agricolaren baitan den IDL "Institut de Dévelopement local" kütxa bati esker. Sos hau, kültüraz edo sozialaz ardüratzen diren alkarteak lagüntzeko baliatürik da. Xiberoko Crédit Agricoleko administralariek deliberatzen düelarik alkarte baten lagüntzea, eskualdeko arduradüner xedea presentatzen deie eta haiek düe erabakitzen lagüntzea edo ez.

Entzün Félix Laxague Kanta Xiberoa alkarteko kidea : 


Entzün Mixel Etxekopar Hebentik kültür alkartekoa : 

Entzün Jean Baudéant Crédit Agricoleko administralaria : 

Gazteek gaüzatü nahi dütüen xedeen lagüntzeko 6. CLEJ bat sortüko da laster Xiberoan. Bostgerrena ez bada ere osoki ürrentürik, bildürik izan den sos zionea apürtzen ari da. Hortakoz, berri baten abiatzeko behar agertzen da. 5. CLEJ-an 8 xede lagüntürik izan dira. Orotarat, 37000 eurok prestatürik izan dira, interesik gabe . Xede haboroenak, ofizialgintza eta komerzioan bürütü dira eta gehienetan gizonek dütüe eraman. 2000 urteaz geroz, CLEJ-ek arrakasta geroago eta handiago ezagütü düe. Egünko egünean, 167 sos prestazale kontatzen dira. Hots, züek ere lagüntza ekarri nahi badüzüe edo xede eramaile bazide, harremanetan sartzen ahal zide Atarratzen den Azia alkartearekin.

Entzün Joana Arhantcet CLEJ-ko lehendakaria : 

Atharratzeko "EMECA" lantegia, Enpresa handien menpe ez izateko Mauleko "AK" enpresa sareak erabaki dü hegazkin ahin egile den « Dyn Aero » en erostea. Ohizko ULM eta hegazkin ttipien artean kokatzen den hegalari egile bat  bat da, Dijon hiriko komerzio auzitegiak züzentze jüdizialian ezari züana. Kenka entrabal batetan izanez, urte batez "EMECA"ko langile zonbait harat joanen dira haren pikoan ezarteko asmoz, eta baliteke urte bat barne, EMECAko egoitzan hegazkin hau eginik izan dadin. Haatik jite hau, hegazkin pausagia baten edireiteari baldintzatürik da.

Entzün Mixel etxebest "Artzainak" enpresako bürüa : 

Borta zabalak izanen dira martxoaren 17an Irabarneko jauregian. Goizanko 10.00tan zabaltüko dütüe bortak, 12.00tan estrenatze ofiziala eginik date haütetsüekin. Egün orotan animazioneak izanen dira kitorik, zaldi pasealdi, zühaintzetako ibilbide eta beste. Hor dirate ere, Irabarneko jauregiarekin partaide diren aktibitate eskentzaleak. Jateko eta edateko izanen da egün orotan. Bestalde, antolazalek xiberoko margolarien obrak erakusgei ezariko dütüe jauregian. Beraz, bisita gidatüak egiten ahalko dira eta eskentzen ezagütza egin. Xehetarzün haborentzat, ikus chateau-libarrenx.com web günea.

Entzün Nathalie Lagréou Irabarneko jauregiaren ardüradüna : 

Oihalgintza ez da osoki desagertürik Xiberoan. Orano bada enpresa ttipi bat azkarki etxekitzen düana eta handitzen ari dena. STMS enpresak jarraiki züan hiru langileekin, 2008ean zerratü zen "Les Tissages du Saison" enpresaren aktibitatearen parte ttipi bat etxekitzez. Iragan urtean, enpresa honek sortü düan "Kirolak" markari esker merkatü berri batetan sartü da. Geroztik, enpresa garatü da eta 12 langile enplegatzen dütü. Kirol taldeak dira bere erosleak. Atorrak, zaküak eta beste josten dütü STMS enpresak eta talde bakotxaren kolore eta erredolak inprimatzen dütü. Mementoko departamentüan eta Landesetan erosle berriak txerkatzen dütü, hürrünago aitzina joaiteko asmüarekin.

Entzün Adrien Béguerie "Kirolak" markaren sortzailea :