XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Azia alkarteak, PIJ edo "Point Info Jeunesse" honespena üken dü eta bere egoitzan Atharratzen estrenatürik izan da neskenegün goizan. 1998an Azia sortü zen gazteentako, bilgüne izateko, informazioen biltzeko eta hedatzeko, gazteen beharren aipatzeko, lagüntza ekarteko edo xedeen eraikitzeko. Hebentik aitzina,  Azia "Réseau d'Information Jeunesse" sarean date. Orai artino egiten düan lana aitzina jarraikiko dü bena sarearen ahalak eta informazioak baliatzen ahalko dütü. Aziako langileak sareko beste langileekin harremanetan dirate. Lanaz, formakuntzaz, ikasketetaz edo ikastaldi egiteko xehetarzün eta lagüntza güziak emanen dütüe. Ber denboran, informazio eta norabide zentro bat izanen da. PIJ edo "Point Info Jeunesse" zabalik da asteartetik ostiraleala. Permanentzia bat etxekiko dü ere bere egoitzan neskenegün goizez eta Mauleko Pitzgarri alkartearen egoitzan asteazken arrestiez oren bakotx eterdietarik 16etara. Gazteetarik hüllantzeko eta bere eskentza berria ezagütarazteko, AZIA gazteen ganara joanen da, kolegio eta lizeo güzietan.

Entzün Maddi Etchecopar AZIA alkarteko lehendakaria :

Tatapt kooperatibako  ordezkariaNigerreko (Afrika) Touareg kooperatiba baten ordezkaria Maulen zen neskenegün hontan. Goizean Mauleko merkatüan zen han egin edergailüen saltzeko, eta ülüntzean filma bat erakutsirik zen Hebentikenean hanko bizimoldearen ezagütarazteko. Touaregak Saharan gainti kurritzen diren laborari ibiltariak dira, ardi eta ahüntzekin bereziki. Ez beitira aisa bizi han irabazten dütüenekin, ordezkari bat Europan gainti ibilten da aipatü edergailüen saltzen.
Entzün Tatapt kooperatibako ordezkaria :

 

Tatapt kooperatibak egin   edergailü zonbait

CLEFEko ardüradünakTxotxa, Aida, Nahia, Alba, Izarra eta Bihar deitü ziren aitzineko urteetan emazteen emplegüa lagüntzea xede züen CLEFE xedeak. Düala 12 urte abiatü zen lehena eta orai artino egin bidean, 181 jenteen lagüntza üken düe, 27 enpresen sortzeko 77 000 euro prestatü düenak. Aitzineko CLEFEk eman düena erran deigü Martine Etxebarnek.
Entzün :


Güti gora behera, 13 000 euro bildürik izan dira CLEFE bakotxarentako, eta lagüntürik izan diren xede berriek 1 000 eta 5 000 euro artean üken dütüe. Abiatü berri den CLEFE berrian parte hartzeko (Giltza izenekoa), lagüntzaileek 30 euro ezarriko dütüe kütxan, hots 360 euro orotara. Teorian (orai artino hala izan da) sos hori ützülirik izanen zaie.
Entzün Martine Etxebarne :

Xehetarzün güziak Mission Localaren bülegoetan ükenen dütützüe.

Afrikan, Kamerunen den Lokoti hiriarekin bada alkartarzün sare bat Xiberotik abiatzen dena, Les Chemins de Lokoti alkartearen bidez. Alkartearen aküilazalea De Gaye bedezia denez geroz, bereziki osagarrian dütüe afrikarrak lagüntzen (alkartearen aurkezpena heben klikatzez).
Egin düen lanaren bilan bat egin deigü Christian De Gaye bedeziak :


Eta ondoko urteentako xedeak plantatzen hasiko dira laster :

Alkarte horren berri üken badügü azken urte horietan, oraikoan ikusgei da, Mauleko Ondarearen etxean (turisma bülegoaren alde gainean) plantatü düen erakusketan. Audela, neskenegün hontan arrestiriko 5etan "Les aventures d'un container" deitü filma hedatüko dü alkarteak Maule Baitha zinema gelan.
Xehetarzün haboro alkartearen web günean, heben klikatzez.

Negüa badoan aldi oroz, Bihotzeko Ostatüetako lagüntzaileek Mauleko kaserna ohiko leküak hüsten dütüe Banque Alimentaire alkarteari lekükoa emaiteko. Urte oroz bezala, guretako bilanaren egiteko parada da. Lan mündüan ez bezala, Bihotzeko Ostatüetako 25 lagüntzaileek geroago eta lan haboro badüe. Negü hontako aste bakotxan 740 bat apairü eman dütüe, eta erran behar da, leküko saltegi handien eta Axuria kooperatibaren lagüngoari esker posible izan dela, jenteek eman janari güzia ahatze gabe.
Entzün Norbert Olagarai :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan