XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Mauleko "Les Restos du Coeur" alkarteak apaidü partekatzea hasiko dü, abentüaren 6an astelehenarekin. Beste urtez bezala janari züzena düen jenteen izenen biltzeko, bi permanentziak etxekiko dütü dagün azaroaren 15 eta 22an astelehenarekin. Igaran sasuan 324200 apaidü zerbütxatürik izan ziren departamentüko 11 zentroetan. Maulen ehüneko 13az goratü zen apaidü emaitea. Orotara,140 jenteer, bereziki bera diren amak, 5500 apaidü zerbütxatürik izan ziren. Mauleko Bihotzeko Ostatüetan 25 lagüntzale aldizkatzen dira, janariaren biltzeko eta zerbütxatzeko eta orano borontate hon güziak honki jinik dira.

Entzün Panpi Lacarrieu lagünzalea :

Belaunaldien arteko harremanen azkartzeko, Aste Urdina ospatüko da ürrietaren 18tik-24ala, Xenda alkarteak antolatürik. Aurten, jakitatearen igaranaztearen üngürüan, hainbat ekintzak bürütüko dira. Dagün azaroaren 9an adibidez, Atarratze eta Mauleko adinetakoen etxeetako hamabost jenteek eta Berrogaiñeko lizeoko ikasleek egüerdiko bazkaria adelatüko düe eta algarrekin janen. Jadanik, üken dütüen bost algarikustaldien azkena date. Astelehen hontan, aldiz, "Paroles d'anciens" filmaren hedapenala joaiteko kümitüa lüzatürik zaikü. Dominique Gautier filma egileak, adinetakoen egünoroztako biziaren 30 bat gei ezbardin jorratzen dütü, Departamentü eta Xiberoko adinetakoen lekükotarzünaren bidez. "Paroles d'anciens" filmaren hedapena ororer zabalik da, astelehen hontan 14.30tan Maule Baitha zinema gelan.

Entzün Stéphanie Niceron, Xenda alkarteko animazailea :

H.A.D, Hospitalisation à Domicile edo « Etxen Ospitalizatzea » egitüraren Xiberoko adarrak bere lehen urtebürüa ospatü dü berriki. Bedezi, erizain, psikologo eta gizarte-lagüntzale, egitürak orotara 10 bat langile enplegatzen dü, 15 bat eri artatzeko. Bedeziaren baimena eta jarraikiarekin, ospitalean artatürik izateko partez, eriak artak etxen ükeiten dütü. Ospitalean eskentzen diren ber artak dira, gehitzez familiaren üngürüamenak eriaren xendatzeko ekartzen ahal düan lagüngo morala. Holako zerbütxü baten plantatzea, familia baten ükaiteak aisatzen dü. Bestalde, hala beharrez, ospitaleetan atzamaiten den ber tresneria baliatzen da. H.A.D, Hospitalisation à Domicile edo « Etxen Ospitalizatzea » egitüraren Xiberoko adarra « Clos des Dominicaines » delakoan, hots Belzunce karrikan edireiten da.
Entzün Régis Claverie , "Hospitalisation à domicile"ko ardüradüna :

"Xiberoa Herri Alkargoako" osagarri taldeak, Atarratzeko kantonamentüko oraiko bedeziren segidaren segürtatzeko, lanean jarraikitzen düala baieztatü deikü Arnaud Villeneuve, osagarri taldeko haütetsüen ordezkariak. Hartarako, alde batetik bedezigoako ikasketak jarraikitzen düen Xiberotar gazteekin harremanetan sartü da. Helbürüa da, informazioen trükatzeko, jakiteko zer xede düen ondoko urteentako, Xiberoala ützüli nahi düenez eta zoin leitean trabak heben plantatzeko. Bestaldetik, Frantzian agertzen diren bedezien iragarkiak hüllanetik jarraikitzen dütü eta España edo Errumaniako pistak ere ez dütü baztertzen. Oritarazten deizüegü, bedeziren eskasari bürü egiteko, "Xiberoa Herri Alkargoako" osagarri taldeak, Atarratzen osagarri etxe baten eraikitzeko xedea ikertü züala eta azkenean baztertü züala, osagarri sailako profesionalentako ekonomikoki ez zelakoz erakargarri.

Entzün Arnaud Villeneuve "Xiberoa Herri Alkargoako" osagarri taldeko kidea :

"Mündüko Bortüetako Popülüen" alkarteko topaketak eta biltzar nausia igaran dira ostiralean Oloruen. Topaketan 5 kontinentako berrogei bat ordezkari jüntatü da eta parte hartü tailer ezbardinetan. "Lürraldea eta bere baliabideak", "Ekoizpena eta trebetarzüna" edo "Ekintza politikoaren berriz esküratzea" izan dira taileren aipageiak. Biltzar nausiaren aipagei nausia, « Lürraldeak eta baliabideak bortüan » manisfestü xedea izan da. Textoa nazioarteer, gobernüer, leküko podereer züzentzen da. Baliabide natüralen kudeaketa aldarrikatzen da, eta bioainiztarzünaren pribatizazioa salatzen da. Horrez gain, bortü lürraldeetan bürütü nahi düen hainbat mehategi, hurtegi edo turisma saileko xedeak salatzen dira. Manifestüa honartürik izan da eta dagün astelehenean Pariseko UNESCOko ordezkaritzari emanen deioe. Bestalde, aho batez Jean Lassalle depütatüa berriz haütatürik izan da, Mündüko Bortüetako Popülüen alkarteko lehendakari kargüan.

Entzün Jean Lassalle Mündüko Bortüetako alkarteko lehendaria :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan