XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Ezkerrean Jean Marc Baratxegarrai eta esküinean Fantxoa Caset.Xenda alkarteak adinetakoak lagüntzeko zerbütxü bat antolatzen dü. Bolondresak 9 dira, adinetakoen etxeetara joaiten direnak. Beharren arabera ari dira, erran nahi beita zonbaitek komesioneka joan behar badüe lagüntzen dütüela... bena beste zonbaitek elestatzea baizik ez düe galtatzen. Hala da Jean Marc Baratxegarrai gamearrarentako. Bere arrebak proposatü zeion Xenda alkarteko lagüntzaile bat bere etxetik iragan zedin, eta erran deigünaz, laket da Fantxoa Casetekin elestatzeaz. Hamabost egünetarik behin joaiten zaio Gamererat, bena beste etxe zonbaitetan üxüago biltzen dira. Xendak 9 lagüntzaile dütü oraikoz gisa hortan ari direnak, bena erran gabe doa haboro izatea ez litzatekeala gaizki. Interesatüek Xenda deitü behar düe ondoko zenbakilat : 05 59 28 13 56.
Entzün Fantxoa Caset eta Jean Marc Baratxegarrai (alkarrizketa ürrentzean) :


Etxeetako artatze zerbütxüetan ari diren sindikatek deiadarra jo düe, beren ofizioen zailtarzünak ezagütarazteko. Etxez-etxe ari direnen arrenkürak zenbakietan ere agertzen dütüe : 10 000 lanpostü desagertzeko püntüan, 100 egitüra ezberdin desagertürik eta beste 400 (alkarte edo beste) zailtarzün gorrian. Hortan izatearen zergatiak hanitxak dira, bena bereziki zerbütxü oren baten prezioa aipatzen da, eta prezio hortan estatüak eta departamentüak bere gain hartzen düen parte ttipia. Argiki erraiteko, alkarte batentako lan orena 18 eurokoa delarik, erakunde püblikoek bere gain hartzen dütüe 17 euro. Departamentüaren arabera ezberdintarzünak badira halere. Estatüaren partetik berriz, geroago eta parte hartze apalagoa da.
Egoera horri burü egiteko, 100 miliu euroko sos zione baten ezartea galtegin dioie estatüari, eta bestalde, departamentü güzietan ber baldintzak izatea.
Entzün David Duizidou, ADMR alkarteko eskualde lehendakaria :

Lokotin, Kamerunen, osagarri arrenküra handiak badütüe (bereziki Ihesa edo Sida eta paludismoarekin), eta ahal güti erien artatzeko. Christian de Gaye (argazkian erditan) Mauleko sendagileak hanko egoera ontsa ezagützen dü, eta ontsa badaki osagarri mailan zertan diren lehentarzünak. Erran behar da bere alkartea (Les Chemins de Lokoti) Kameruneko beste alkarte batekin ari dela alkarlanean. Gisa hortan, afrikarren galtoer ihardetsi nahian ari dira lanean heben.
Jadanik joan-jin bat beno haboro egin düe, sendagai, preserbatibo eta zernahi tresneria eramaiteko. Bena xede handiena Lokotiko osagarri zentroaren arraberritzea izan da. Aurten adibidez, zentroan sistema elektrika fidagarria ezarri düe, argi indarra joaiten beitzen arteka.
2010eko xedeetan, aipagarriena delako "container" baten igortea izanen da, Mendikotatik Loktirat, sendagai eta materialez beterik. Bena gaüzak igortea lagüntzaren parte bat besterik ez da. Leküan leküko elkibideak ere txerkatzen dütüe. Hur pützüak ala ütürriak eraikiko dütüe, eta bedezi eta erizainak Afrikarat igorriko dütüe leküko jenteen formatzekoa. Informazio haboro beren web günean, heben klikatzez.
Entzün Christian de Gaye :


Lokotiko informazio haboro badüzüe bideo hontan :
{youtube}Rui0b1ZSA4w{/youtube}

Ehün bat ikasle dira Sohütako lizeoan Chatel erreformaren kontre altxatü direnak. Iragan ostiralean (abentüaren 18) hasi ziren manifestaldi batekin, Mauleko beste lizeoetako ikasleak bildü nahian. Champotik hasi ziren eta han zonbait adixkide berenganatü, eta San Frantsesen berriz arrakasta güti kausitü züen. Hots, ez ziren antolatürik. Egün berriz (abentüaren 16), Sohütako lizeo aitzinean sü bat piztü düe hotza ez dadin traba izan, eta edari beroak ere badütüe.
Erreformaren helbürüarekin ados dira, erran nahi beita gazteak hobeki orientatzea eta zailtarzünean diren ikasleen lagüntzea, bena hortarat heltzeko gobernüak haütatü düan bidea salatzen düe.
Entzün Lucille, ikasleen bozeramailea :


Entzün Zachary, ostiraleko mobilizazioaz :

Zachary Xiberoko Botzaren mikroanSü bazterreanLucille Xiberoko Botzaren mikroan

Bihotzeko ostatüak edo Restos du Coeur delako alkartearen negüko kanpaina laster hasiko da (abentüaren 7an). Coluchen bidea hartü düenek bi permanentzia eginen dütüe dagün astelehenean eta ondokoan (azaroaren 16 eta 23) Mauleko sühilzaleen egoitza ohian. Iragan urtean jadanik, apairü horien beharrünean zirenak bikoiztü ziren aitzineko urtetik.
Entzün Norbert Olagarai :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan