Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Eüskarari eskeini gaüaldia !
Xiberoan Iraultza txikien Akanpada antolatzeko proposamena lüzatürik !

Nigerreko (Afrika) Touareg kooperatiba baten ordezkaria Maulen zen neskenegün hontan. Goizean Mauleko merkatüan zen han egin edergailüen saltzeko, eta ülüntzean filma bat erakutsirik zen Hebentikenean hanko bizimoldearen ezagütarazteko. Touaregak Saharan gainti kurritzen diren laborari ibiltariak dira, ardi eta ahüntzekin bereziki. Ez beitira aisa bizi han irabazten dütüenekin, ordezkari bat Europan gainti ibilten da aipatü edergailüen saltzen.
Entzün Tatapt kooperatibako ordezkaria :
Afrikan, Kamerunen den Lokoti hiriarekin bada alkartarzün sare bat Xiberotik abiatzen dena, Les Chemins de Lokoti alkartearen bidez. Alkartearen aküilazalea De Gaye bedezia denez geroz, bereziki osagarrian dütüe afrikarrak lagüntzen (alkartearen aurkezpena heben klikatzez).
Egin düen lanaren bilan bat egin deigü Christian De Gaye bedeziak :
Negüa badoan aldi oroz, Bihotzeko Ostatüetako lagüntzaileek Mauleko kaserna ohiko leküak hüsten dütüe Banque Alimentaire alkarteari lekükoa emaiteko. Urte oroz bezala, guretako bilanaren egiteko parada da. Lan mündüan ez bezala, Bihotzeko Ostatüetako 25 lagüntzaileek geroago eta lan haboro badüe. Negü hontako aste bakotxan 740 bat apairü eman dütüe, eta erran behar da, leküko saltegi handien eta Axuria kooperatibaren lagüngoari esker posible izan dela, jenteek eman janari güzia ahatze gabe.
Entzün Norbert Olagarai :
Txotxa, Aida, Nahia, Alba, Izarra eta Bihar deitü ziren aitzineko urteetan emazteen emplegüa lagüntzea xede züen CLEFE xedeak. Düala 12 urte abiatü zen lehena eta orai artino egin bidean, 181 jenteen lagüntza üken düe, 27 enpresen sortzeko 77 000 euro prestatü düenak. Aitzineko CLEFEk eman düena erran deigü Martine Etxebarnek.
Entzün :
Xenda alkarteak adinetakoak lagüntzeko zerbütxü bat antolatzen dü. Bolondresak 9 dira, adinetakoen etxeetara joaiten direnak. Beharren arabera ari dira, erran nahi beita zonbaitek komesioneka joan behar badüe lagüntzen dütüela... bena beste zonbaitek elestatzea baizik ez düe galtatzen. Hala da Jean Marc Baratxegarrai gamearrarentako. Bere arrebak proposatü zeion Xenda alkarteko lagüntzaile bat bere etxetik iragan zedin, eta erran deigünaz, laket da Fantxoa Casetekin elestatzeaz. Hamabost egünetarik behin joaiten zaio Gamererat, bena beste etxe zonbaitetan üxüago biltzen dira. Xendak 9 lagüntzaile dütü oraikoz gisa hortan ari direnak, bena erran gabe doa haboro izatea ez litzatekeala gaizki. Interesatüek Xenda deitü behar düe ondoko zenbakilat : 05 59 28 13 56.
Entzün Fantxoa Caset eta Jean Marc Baratxegarrai (alkarrizketa ürrentzean) :