- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 3477
"Gütün berdea" Mauleko postalarien mezüa
Hitzetik obrala ! Hona postako langileek beren ardüradüner helarazten deien mezüa. Postak, erregeien gastüa eta karbonaren ekoizpenaren ttipitzeko “Gütün berdea” programa plantan ezarten düan mementoan eta eramaiten düan zerbütxüen berantolatzea, kontrako ondorioak eragiten dütü eta lanpostüak galarazten. Adibidez, Ondreseko postaren zerratzearen ondorioz, herri hortako faktürak Tarnozera joan beharko dira gütünen txerka dagün abentüaren 31tik harat, Ondresera ützültzeko gütünen partekatzeko. Mauleko faktürek aldiz, Postaren “Gütün berdea” egitasmoaren barne, “scooter” delakoen ordez 3 bizikleten ezartea galdegiten deioe züzendaritzari, desagertarazi nahi düen lanpostüaren etxekitzeko. Bi herri horietako faktürek, beren petizionearen izenpetzera deitzen düe eta haütetsüen süstengüa galdegiten düe ere.
Entzün Doudou Leurgorry Mauleko Postakoa: