XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Düala hilabete zonbait Mauleko herriko etxeak Palestinako herri batekin birazkatzeko ürratsak eman zütüan.

Zisjordiako Balata errefuxiatü hirilat hüllantü dira hamar bat egünez Mauleko herriko etxekoak baita gizarte zibilako pertsona zonbait.

Haien artean Joane Foirien, bere lekükotarzüna bildü dügü :

 

Previous Next

Azterketak eüskaraz igaiteko debeküaren aitzinean Akademiako Ikuskaritza edo inspektüraren bülegoa oküpatzen düe erakasle, etxeko, ikasle ta militanteek.

Bortikzeria erabilirik izan da poliziaren partetik.

Horren berri emaiten deikü han zen Beñat Elkegaray'ek:

Bülegoa igante arte oküpatü gei düe.

(Gillen Sagaspe, Xiberoko Botzan aste batez ikastaldiz üken dügün ikasleak dü alkarrizketa eraman)

argazkiak ikusgei, kazeta.eus-en: https://www.kazeta.eus/fr/info_kz/20220616/frantziar-polizia-bortizki-oldartu-da-azterketak-euskaraz-egitea-aldarrikatzen-zutenen-kontra

 

Previous Next

Hori aldarrikatü düe 150 pertsonek Xiberoko espekülazionearen kuntreko kolektiboak deitü lehen mobilizatzionean neskenegünean !

Lakarriko etxe saltzearen salhatzeko manifestaldiaz geroz biltzen da « xekk » taldea. Aldi hontan Mitikilen salgei den etxe baten prezioa salhatü düe. 2019an 240 000 eurotan salgei zen eta hiru urte berantago batere obrarik üken gabe 367 000eurotan salgei da.

Mobilizazionean ginen :

Ondoko bilküra arramaiatzaren 17an egiten düe, gaüko 8 orenetan Mauleko Ahüzki gelan.

Previous Next

Hori argiki agertzen "Eüskal Herrian Eüskaraz" taldeak plantan jarri dütüan gaüaldietan. Iparraldean eta Hegoaldean azken hilabetetan zine-eztabaidak antolatü dütüe eta dagün gaur date Zinkan gaüko 7 orenetan.

Bi filma llabür hedatürik izanen dira Josu Martinezen « Anti » eta « bizipenen bilduma » filma.

Urko Aierbe "Euskal herrian euskaraz" taldekoa :

 

Previous Next

Annick Trounday Ensemble aliantzakoak %26.65a kausitü dü eta NUPES eskerreko aliantzako Iñaki Etxanizek %24.07a. Hauek biak dirate ordüan bigerren üngürüan.

%20.27arekin Julien Lassalle gibeletik horra da , Jean Lassalle bere anaiaren leküa hartü züan « resistons » alderdiarekin. Julien Lassalle ez da bigerren üngürüalat iganen ordüan.

Ondotik horra dira, %11.61ekilan esküin mütürreko RN alderdiko Silvyane Lopez eta %10.05ekilan EHBAIeko EGoitz Urrutikoetxea.

Gibelean aldiz, Zemouren alderdiko Margaux Taillefer (%3.53), Kabaleentako alderdiko Valérie Bouchard (%2.16), Carlos Ribeiro Lutte Ouvrière (%1.28) eta Paul Darnet alderdi animalistetik (%0.40).

Azpimarratü behar da Oluetik Hazparnerat hedatzen den 4.bozka eremüan abstentzionea %44.95eko izan dela.

Gaüaldiaren bildüma:

Annick Trounday:

Iñaki Etxaniz:

Egoitz Urrutikoetxea:

Julien Lassalle:

Jean Lassalle:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan