XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Hori argiki agertzen "Eüskal Herrian Eüskaraz" taldeak plantan jarri dütüan gaüaldietan. Iparraldean eta Hegoaldean azken hilabetetan zine-eztabaidak antolatü dütüe eta dagün gaur date Zinkan gaüko 7 orenetan.

Bi filma llabür hedatürik izanen dira Josu Martinezen « Anti » eta « bizipenen bilduma » filma.

Urko Aierbe "Euskal herrian euskaraz" taldekoa :

 

Previous Next

Hori aldarrikatü düe 150 pertsonek Xiberoko espekülazionearen kuntreko kolektiboak deitü lehen mobilizatzionean neskenegünean !

Lakarriko etxe saltzearen salhatzeko manifestaldiaz geroz biltzen da « xekk » taldea. Aldi hontan Mitikilen salgei den etxe baten prezioa salhatü düe. 2019an 240 000 eurotan salgei zen eta hiru urte berantago batere obrarik üken gabe 367 000eurotan salgei da.

Mobilizazionean ginen :

Ondoko bilküra arramaiatzaren 17an egiten düe, gaüko 8 orenetan Mauleko Ahüzki gelan.

Previous Next

Maule eta Burgi Nafarroako herrien arteko birazkatzea egin da neskenegün hontan.

Erronkaritik 2 autobus jentez beterik jin beitira Maulerat.

Orhitarria frantses eta españolez egin da (edo gazteleraz), ez eüskaraz ???!!!

Eüskara, batzarria, Ainerak eta beste aipagei dira heben:

Dagün sartzetik aitzina, aste oroz Erronkariko berri badükegü Xiberoko Botzan, eüskaraz prefosta!!

Previous Next

Annick Trounday Ensemble aliantzakoak %26.65a kausitü dü eta NUPES eskerreko aliantzako Iñaki Etxanizek %24.07a. Hauek biak dirate ordüan bigerren üngürüan.

%20.27arekin Julien Lassalle gibeletik horra da , Jean Lassalle bere anaiaren leküa hartü züan « resistons » alderdiarekin. Julien Lassalle ez da bigerren üngürüalat iganen ordüan.

Ondotik horra dira, %11.61ekilan esküin mütürreko RN alderdiko Silvyane Lopez eta %10.05ekilan EHBAIeko EGoitz Urrutikoetxea.

Gibelean aldiz, Zemouren alderdiko Margaux Taillefer (%3.53), Kabaleentako alderdiko Valérie Bouchard (%2.16), Carlos Ribeiro Lutte Ouvrière (%1.28) eta Paul Darnet alderdi animalistetik (%0.40).

Azpimarratü behar da Oluetik Hazparnerat hedatzen den 4.bozka eremüan abstentzionea %44.95eko izan dela.

Gaüaldiaren bildüma:

Annick Trounday:

Iñaki Etxaniz:

Egoitz Urrutikoetxea:

Julien Lassalle:

Jean Lassalle:

Eztabada bizia laugerren bozka eremüarentako barda

Ekologia, euskal alkargoaren indartzea, euskararen indartzeak ala orano Olorueko urgentziek eztabada sortü düe barda proposatu deiziegun deputatuen bozkako eztabadan.

Xiberoan den laugerren bozka eremuko kandidaen artean, Annicq trounday, julien lassalle, inaki echaniz eta Egoitz urrutikoetxea hor ziren beren ikus puntuaren partekatzeko ekologiaz, laborantxaz, euskal alkargoaz ala orano aberastarzunen partekatzeaz .

Eztabadaren arraheda proposatzen deiziegü arrestiriko 3orenetan ala xiberokobotza.org webgünean, ala heben:

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan