Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

1914ko gerla, eliza erromanikoak, Mauleko gaztelüa, harrimahainak, espartiñagintza… hona, besteak beste, orai artino Ikerzaleak alkarteak bürütü dütüan ikerka lanak. Azken denbora horietan, bi ildo nausitan ari da. Alde batetik, Jean de Jaurgainen eta Jean Vignéren artxibo edo goititzeen ikertzen. Lehenaren kasüan milaka dokümentü badira, zaharrena, 11. mentekoa delarik. Bigerrenak, aldiz, xiberotarrek Hego Ameriketala eta Estatü Batuetara herbestetzea dü aipatzen. Bigerren lan ildoa, berriz, hilaharrien eretzekoa da, besteak beste bide bazterretan edireiten direnak. Ikerzaleakoek dioienez, harri horietarik honenbeste Xiberoan agitü diren ehaiteer lirateke lotürik.
Michel Colas :
"Soka" da dantza erakuska bat, non ere agertzen diren Eüskal Herriko dantzari argazki, bideo edo orano lekükotarzün franko. Erakuska hau ikusgei da Maule-Lextarreko Hondararen Etxean, apirila honen 3tik 13ala artino. Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko Dantzarien Batzordeak antolatürik da. Erakuska horrez gain, lehentze ikusgei dateke "Elgoyhen ikasgia" deitürik izan den bildüma. Hontan, Bordelen bizi den Dominique Niçibar xiberotarrak bere bizi orotan Xiberoko dantza-jauziez bildü argazkiak ageri dira. Arren, dantzaz eta argazki ederretzaz gozatzen direnak hüllantü behar düe segür ere oso aberatsa den erakuska hortara. Oraikoan, Maule-Lextarreko Hondarraren Etxean balin bada, Atarratzera ere ekarraztea gogoan düe antolazaleek.
Mathilde Caraminot erakuskako ardüradüna :
Maule-Lextarreko elizan, organo eta klarineta kontzertü bat antolatzen dü "Melodies en Soule" alkarteak, igande hontan. Alkarteak bi helbürü dütü : müsika klasikoaren herritarrren artean zabalazatea, urte oroz bi kontzertü bat klasiko antolatzez, eta Maule-Lextarreko organoarekin urte oroz kontzertü baten plantatzea. Aurten, audela organo joilea ikusten ahal dateke, Filip Etxegoienek filmatüko beitü eta xüzenean pantaila edo ‘ecran’ handi batetan erakutsiko. Kontzertüa arrestiriko 4 orenetan hasiko da. Izenaa lehenago emaitez, lekü hon bat ükeiten ahal dükezü ; hortarako deit: 05.59.28.11.18 edo 05.59.28.35.23. zonbakietara.
Appien Lahorerekin xehetarzünak :
Xiberoan ere 20. Korrika iragan zaikü atzo goizan. Arüerik Oxkaxerat arte, Maule-Lextarretik igaraitez. Hots, Korrikaren 869.kmtik 900eala arte. Hortarako 31 alkarte, entrepresa edo eskolak lekükoa esküz-eskü igaranarazi düe kilometraz kilometra. Goizan lanhoa balin bazen, zale altxatü zen eta zelü urdin eta zohardi bat gozatü ahal üken düe lasterkariek, eüskararen besta ejer hontako. Hona, lekükotarzün zonbait :
Mauleko korrika kültüralaren azken antolaka neskenegün hontan date. Arrestiriko 4 orenetarik aitzina badate: zirka ikasgia, antzerki, performantzia eta jeialdia. Ebia baldin bada aterbeak badirateke. Astelehenean Korrika igaranen den kafea eskaintürik date 9 orenetarik aitzina Zinka ostatüan, bizkarrekoak ere han berean erosteko parada badate. Bildüma Patxi Patalagoiti eta Jon Foucher antolatzaleekin :

