XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Argazkigintzaren ganoaren partekatzeko eta hari lotürik diren tekniken erakasteko, düala urte bat  sortü zen ZooMauléon Photo 64 alkarteak, lehen bilan oso baikorra egin dü bere biltzar nausian.
Ikastaldiak, erakusketak, edo konkurtsoetan parte hartzea, 2015ean alkarteak aktibitate hanitx üken dütü. Hortaz botzik agertü dira alkarteko ardüradünak, bena orano harroago Anita Poineau eta Maitena Daguerre gazteek Argazkilari gazteen konkurtsoetan irabazi dütüen sarietaz.
Aurtengo ildo berean jarraikitzeko nahiküntea erakutsi düe alkarteko ardüradünek.
Alkarteak, bere kideen argazki erakuska baten egitea xedea dü eta egoitza bat ere txerkatzen dü, argazki argentikoaren üngürüko atelier baten sortzeko.
Francis Etchebarne presidenta:




"Nundik nora" dantza ikusgarria, 2 urtez Euskal Herri osoan ibili ondoan, Xiberoala horra da bere azken emanaldiarentako. Hori dagün neskenegünean, urtarilaren 9an, Maule Baitha zinema gelan.
Jon eta Claude Iruretagoienak düe ikusgarria hontü. Dantzaren ebilbidia erakatsirik da XVIII. mendetik orai arte, bena pedagogiaz gain, Maritzuli konpainiako 12 dantzariak dantzan ariko dira.
Urdinarbeko Bil xokoa eta Barkoxeko Etxahun elkarteek düe jinaraziri ikusgarria.
Jean Jacques Etxeberri llargo:



Musika ekoizpen elkarte bat edo aijago erranik « label » bat sortü berri düe hiru aspaldiko lagünek. Olivier Chimix, Peyo Cachenaud eta Jeremy Garatek eskaz bat senditzen züen horren aldetik.
Egia oraiko labelek ez dütüela aija talde txipiak lagüntzen, eta hartakoz surprisa hon zobait hütx egiten dütüela.
Jeremy Garatek « larrazkena » bere studioa sortü dü düala ez aspaldi eta honen bidez ondoko ürratsak aijatü behar lütüke.
Konkretoki taldea gustüko balin badüe, diskaren grabapena, axala edo orano diskaren banatzea kudeatüko düe.
Beren filosofiaren begiatzez, RESEDA izeneko labelaren kideak nahi lükie kalitatezko label bat bilaka dadin.

Sü Azia alkarteak abiarazi düan sos biltze kanpaña edo Crowdfunding delakoa bide honean dela jakinarazi düe alkarteko ardüradünek.
Süstengüa, Euskal Herri osotik jin da gehienik, bena ere bai Biarnotik, Parisetik bai eta mündü zabaletik.
6000€-ren biltzea düe helbürü eta jadanik 4500€ bildü dütüe.
Sü Aziako ardüradünak botzik agertü dira kanpañak hartzen düan bideaz, eta erran deiküenaz gogoa eman deie ere hasi lanaren jarraikitzeko.
Orain hilabete bat batzen zaie azken 1500€-en biltzeko, emaitzak egiten ahal dira bulbintown.com internet günean edo xüxenka helarazten ahal dira Sü Aziaren egoitzala, Mauleko Ondarrearen etxean.
Marcel Bedaxagar:

DOI izenarekin, Maddi Oihenartek bere seigerren dizka plazarratü berri dü, lan hontan Jeremi Garat sohütar müsakalariaren lagüntza üken dü . 11 kantore biltzen dütü diska berri honek. Kantore xahar bezala, Zeta Haria kausi leite, errepertorioko, Bernat Etxeparreren Emazten Fabore edo Jean Battit Elizanbururen Txori Hegalari. Besteak orro aldiz berriak dira, bat Leire Bilbao olerkariarena, Maddik berak idatzitako bat,eta ekarpen handiena Maddiren betiko lagüna den Itxaro Bordak eginik.
Müsika lan eta ekoizpena aldiz, Jeremi Garat Sohütar soinü egileak dü egin.
Maddi Oienart:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan