XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sohütan atzo arrestitan, maskaradaren sasoa abiatü da azkenean.
Bere berezitarzünak ekarri dütü, Xorrotxen ordez arzaintxen jokoarekin, eta Buhame andereena, bai eta artetarik egiten den bezala hartzaren presentziarekin besteak beste.
Oritarazi edo azpimarratü behar da aurten, 35 arizaleetarik bakarrik 12 potikoak direla eta ondorioz, maskarada emazte ikuspüntütik bideratürik da nausiki.
Azken hilabeteetan eramanik izan den lana agertü da atzo, so egile hanitxek oritarazi düen bezala. Orai hitzordüa emaiten deizüe Sohüta-Hokiko gazteek dagün igantean Muskildin.
Maskarada hüts egin badüzüe honen biuldüma eijerra heben:

 

Euskal herriko mus txapelketaren kanporaketak abiatü dira egün hauetan,  8 gerren edizionea da aurtenkoa eta 7 probintzietako finala Xiberoan eginen da martxoaren 5an.
Artean, probintzia bakotxetan kanporaketak eginen dira, urtarila ondarrean ürrentzeko eta probintzia bakotxetan finalak egiteko ber egünean,  barantaila 20 an.
Xiberoan kanporaketak eginen dira Ozaze, Ligi Athei ,Zinka ostatüan eta Urdinarben ; oranokoan Urdinarbeko kanporaketa egüna baizik ez da finkatürik, urtarilaren 15an gaüko 8 etan Xistera ostatüan.
Beste probintzietako kanporaketak jakiteko noiz eta nun diren bada web güne bat, ehmus.eus.
7 probintzietako finala Xiberoan izanez, Xiberoko antolazailek nahi lükie xiberotarrek parte har dezen saldoan  edo zoin herrietako kanporaketan parte hartzez.
Alain Mugordoy:



Ihauti giroan sartüko gira igantean ,xiberoko maskaraden lehen emanaldiarekin ; aurten, Sohütako herriko gazteek dütüe plantatü eta üsantxa den bezala , lehen emanaldia Sohütako herrian izanen da.
Aurtenko berezitarzünetan , gaztetarzüna eta emazteen leküa erraitekoa da ; 30 arizaile dira 15 eta 25 urte artekoak eta 30 etarik 10 potiko baizik ez dira.
Battitta Berrogain eta Alain Guimonek erakaslegoa eraman düe eta joküa egokitü düe emazteer, hala nula buhameen joküa. Aurtenko berrikuntzetan ere, artzaintxak agertüko direla maskaradetan xorrotxen ordez.
Hots, ikusi beharko den maskarada; hortarako parada izanen da hebentik eta apirila 11arte herrietan kurritüko beitira.
Lehen emanaldia , igantean Sohütan , goizan barrikadak edo karrika ützülia arrestitan emanaldia 3ak eta erditan Sohütako arrabotüan, denborak etxekitzen badü...
Battitta Berrogain:

Aitzinetik leküak orro saldürik izan ziren eta Maule baita zinema sala bete betea zen neskenegün gaüan, nondik nora, dantza ikusgarria ikusteko eta jentea gozatü  da!
Maritzuli dantza konpainiak, xiberoko dantzetaz egin lan lüzearen ondorioz, Ion Iruretagoyenak erakutsi nahi izan dü armadatik horra zirela dantzak.
Denboran, Xiberoko gazte zonbait joan ziren armadaren egitera eta han dantza ikasi züen, Xiberoala berriz ützüli ondoan dantzak erakutsi zütüen eta erakasle horietan zonbait famatüak izan ziren.Hala nula Barkoxeko Martin Hégoburu Heguiaphal, honen familia eskertü dü Yon Iruretagoyenak ,Martin en ordünko argazki batekin.
Yon Iruretagoyena ez da hortan batüko eta dantzak ikertü ondoan xiberoko maskaraden ikertzen hasi da.
Jon Iruretagoyena:



Urtean 4 karta badira, karta denborak deitzen direnak. Bakotxak 6 egün dütü. Horiek ondoko karta arte zer denbora izanen den jakiteko baliatürik ziren denboran. Orai ere zonbaitek baliatzen dütüe.
Horietan Aita Junes casenave Harigilek negüko denbora karter partikülarzki kasü eman dü. Abendüaren 16etik 21eala,  dagün Bantaiaren 16a arte aroaren berri eman behar züen.
Bere ikerketak salatü deizkü Aita Junes Cazenave Harigilek:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan