XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Frantziako finalak ziren igante arrestiri hontan Donapaleun.

Gazteen A heinean 30/22 nausitü dira xiberotarrak:

Aetz Etxart Sarasola:

Orhitaraz dezagün EHko txapeldün ere bilakatü zirela düala güti; baita B heinean Julen Lanouguere eta Txomin Sallaberemborde ere txapeldün izan berri direla.

Dagün asteetan Xiberok txapelgoaren kari ariko dira Xiberoko arrabotüetan.

 

Frantzia osotik jiten da Cesta Punta partida ikustera.

Justoki Mauleko Jai Alaian lehiaka abiatürik da. Ostiral arrats hontan azken finalerdia eta ondokoan finala:

Cédric Samalbide pilota batarzün bürüa:  

Ostiralean gaüko 8.30tan Mauleko Jai Alaian

Jennifer Zameto xiberotarra Tokyoko Jokü Olinpikoetan

Mauleko SAM KARATE alkartean hasirik Parise ondoan (Crecy-n) Frantziako KARATE polo-an entrenatzen da orai Jennifer Zameto Mauletarra.  2016an frantziako txapelketa  irabazi bazüan lehentze, Aurten bere 3 . txapela eraman dü. Eta üda hontan Japonian igaiten ari düen joku olinpikoetara joaiten da" sparring partner" gisa. Hau delarik beste atleta baten entrenamentü bikote gisa.

Agorrila urrentze hontan ere Europako txapelketan parte hartzea esperantsa du ere gazteak. Bere ibilbidea, geroa eta projetak aipatzen deizkü : :

Previous Next

50 pertsona beno haboro diren geletan behartürik da. 18 urte beno haboroko jokülari, pübliko eta jarraikizaler. Maska ez dateke ordüan galteginik bena bai osagarri protokolo jarraikitzea.

Federazione gehienek jokülari gazteer ere pass-aren behartzea erabaki düe. Setemearen 30etik goiti 12 urte beno haborokoer. Horietan : zanko balua, saski balua, rugbya edo tenis-a.

Bestalde eskübalu federrakuntzak ez dü 18 urte peko jokülarier inposatüko.

Mathieu tauzin-ek esplikatzen deikü Atharratzeko Ziberroan nola antolatzen diren: 

Marcel Queheille zentü da

Marcel Queheille Zalgiztarra bizikletako Euskal Herriko lehen izarra zentü da !

92 urteetan pausatü da eta bere ehortzetak bihar asteartean dira 10ak eta erditan

Marcel Queheillek Frantziako üngürüko etapa bat eraman züan 1959 Bordele eta Baionaren artean

Orotarat 5 frantziako üngürü egin dütü, Espanako vueltan ere parte hartü züan eta han ere etapa bat eraman.

Bere lasterkatzeko manerari esker eta Beti karreatzen züan bere bunet gorriari esker « debrü gorria » izentatürik zen

Egin geneion elgarrizketaren entzüteko parada: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan