XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Ziberoak bere sartzea eginen dü neskenegüenan

 

Atarratzeko ziberoko nazional 2ko taldeek sartzea egiten düe neskenegüenan !

Azken bi urtetako sasuak goizik ützik, aurten sasu oso baten jokatzeko esperantxa düe.

Han artean ez da eküatze handirik izan , eta Ziberoko potiko eta neskatilak saldo berxiarekin partitüko dira.

Ziberoko partida xüxenean proposatüko dügü berriz ere aurten neskatila eta potikoen aldizkatzez

Lehena Neskengünean potikoentako 9tarik goiti Mathieu Tauzin eta Frank Errecaret-en eskütik

Mathieu Tauzin: 

Loic Costes mendi tinietako lasterkaldiaren irabazle elki da

Loic Costes da aurtenko mendi tinietako lasterkaldiaren irabazle handia !

Azken bi urtetako irabazlea zen Johane Garicoixek ez du rallya ürrentü ahal izan autoarekin üken düan arrenküra baten gatik.

Aurtenko edizionea partikülarzki hauxkor izan da, 87 partizaletarik 59 baizik ez beitira heltü Maidalena püntan igante arrestitan

Beste kategorietan, Guillaume Laborde , Nicolas Hourtané eta Patrice Daviton dira irabazle elki

Loic Costes irabazlea: 

Nicolas Arhie: 

 

Mendi tinietako lasterkaldia Atharratzerik abiatzen da

Bada orai 70 urte lehen mendi tinietako alsterkaldia edo « rallye des cimes «  famatüa abiatü dela

Aurten haatik 65gerren edizionea izanen da

75 abiazalekin, Parte harzale heina berxia baratzen da, eta lau irabazle ohiek parte hartüko düe aurten, bena ez Louis DRONDE liginagarra.

30 bat partizalekin aurten, Kartieleko gazteek gerogo eta haboro parte hartzen düe azken urte horietan eta hortaz botzik agertü da Phillipe Perez presidenta.

Kanbiamen ttipi zunbait proposatzen dira aurten urte oroz bezala, lehenik eta bat Atarratzerik partitzez ostiralean.

 

 

Johane garicoix iragan urteko irabazlea, robert larrandaburu antolazale taldean dena, eta Nicolas Arhie parte harzale dena lehentze aurten entzüten dütügü :

Maulek sasuko lehen partida irabazi dü

Sasuko lehen derbia mauletarrentako !!

37-16, 5 entsegü eta bonuza biarnoko Olorue auzuaren kuntre, sasua ez zen hobeki abiatzen ahal.

Alta, trebazale kanbiamenarekin eta 12 eküatzekin taldean bazen inkiet izateko

Bena gazteek erakusi düe harekin kuntatü beharko zela aurten.

Dagün astean Lombezeko sohoalat beharko düe baieztatü abiatze hun hori

Benat Queheille presidenta eta Sébastien Jaca Mauleko trebazalea (foto sud ouest): 

Previous Next

-Larraineko Betzüla lehiaka ezinago ontsa ürrentü da bai bazkari eta bazkalondoen aldetik , baita 40/39 eraman beitüe Larrade anaiek Etcheverria-Sanchez'en eretzean.

Arño Jonnet:

-Xiberoko txapelgoan ere partida ejerrik ikusi dügü Maulen. Palaren ondotik 1. heinean Cachenaud-Maitia nausitü dira 30/28 Inchauspe-Lascor'eri.

Nicolas Urruty antolazalea:

Beñat Maitia 1. heineko partidaren irabazlea:

Mauleko Cesta Punta lehiakaz bildüma Cédric Samalbide-rekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan