XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Seetemeraren 3 . 4 eta 5an igaranen da aurtenko Mendi tinietako lasterka!

Ebilbide berriaz gain, beste xehetarzünak emaiten deizkü Robert Larrandaburu'k:  

 

Previous Next

Ostiral hontatik seteme erditsüala arte, astebürü oroz xiberoko 13 plazetan eskü hüskako partidetaz gozatzeko parada badate.

Lehiakaren xedeetaz, bikoteetaz eta beste ari zaikü Alain Mugurdoy:

Lehen partida ostiral hontan arrestiriko 6etan Hauzen.

SAM pelote alkarteak lagüntzale txerkatzen dü!

 

 

 

 






Igaran neskenegünean igaran da SAM Pelotako biltzar nausia. Urteko bilan gazi gozo bat egin düe, kirol alkarte oroentako bezala, urte gaitza izan beita. SAM pelotak : pala, eskü hüska eta chistera kurtsoak emaiten dütü eta aurten arra entrenatzeko baimena üken badüe abentütik, txapelketarik eta partidarik ez izateak pelotakari zonbait usuarazi dütü. Azken urtetan lizentziadün zionea goratzen bazen, aurten 166etara (igaran urtean 204) apaltü da. Bena esperantsa düe txapelketak arrahasiko düelarik, arrajinen düela.
Sos aldetik galtze aminibat üken düe, bena halere hobetüko dela ondoko hilabetetan segür dira. Trebazaleak eta lagüntzaileak txerkatzen dütüe halere, pelotaz jakingoa güti ükenik ere, harremanetan sartzen ahal da alkartearekin.
Bulegoan :
Ko-lehendakariak : Cedric Samalbide eta Jean Marie Challa

Soszaina Pierre Fadueil

Idazkaria Benat Negeloua

Beste : Jean-Pierre Betbeder

Cedric Samalbidealkarteko  eta Beñat Negeloua :

Previous Next

Politikari andana bildü dira neskenegün goizan Mauleko zanko balu zelai sintetikoaren estreinarentako. Mauleko herriko etxetik Labadot-en taldekoak bai eta Etxebesten-eneko zonbait agertü dira. Horrezgain Pepela Mirande eta Jean Lassale ere bai hor ziren.

Kasik 5 hilabete iraün düe obrek, hilabete 1 beharrean. Auzitegiala eramanik izan beitira obra horik, merkatüa galdü züenen entrepresengandik. Azkenik Mauleko herriko Etxea 10 000 euroko isün baten pakatzera kondenatürik izan da, proiektü deialdiak eta egin denaren arteko ezabardintarzün zonbait izan beitira.

Halere obrak ürrentü dira eta zelai sintetikoaz gain, atletika pista arraberritürik izan da, sareak eta argiak ere bai ezarririk izan dira.

Bortto Oyhenart SAM foot-eko bürüa :  

Pepela Mirande Departamentüko kontseilaria :

 

Barkoxtar bat Baionako Aviron-arentako ariko da

Xiberotar bat baionan !!

Bazen urte zubait orai ez zela haboro xiberotarrik sartü Baionako rugbi taldean

Dagün urtean kanbiatüko da, intsegü bat egin eta, « espoir » kontratü bat kauxitü beitü Arnaud ERbinartegaray Mauleko zentro edo gibelariak.

Aurtenko kontratüa ez zaio orano hunhartürik izan bena bertan pikoan izan behar lüke jokatzeko

Hatsarre batez esperantxa « espoir » heinean ariko da, bena egiten ahal lütüzke agertze zunbait profesionaleekilan

Arnaud Erbinartegaray: 

Benat Queheille: 

Benat Queheille saso eküatzeaz: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan