Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xiberotarsa baten kronika : HAR EMAN
Emankizüna

Herri Existentzia mintzaldia
Artxiboan



Teknologia berriak eta internet, erabilpena eta arrisküak, setemearen 5etaik 14ala, hots dagün astelehenetik harat, animazione andana bat antolatzen dütü Xiberoko Osagarri Taldeak. Erakuska, ikasgiak, eztabadakatze, algarrekin mintzatze eta filma agertze, familian, gazte ala gehitü denak kümit zide.
Atzo hasi da, Xiberoko Gaü Eskolak antolatazen düan üdako ikastaldia Mendikotan, 40 bat ikasleekin. Frantziatik edo Hego Eüskal-Herritik horra badira ikasleak, azken urteetan bezala, aurten Xiberoko gazte andana bat ere hüilantü da, eüskara beresküalatzeko gogoarekin. Goizez klasean bürüa beroaraziko düe eta arrestietan ateleria ezbardinetan mintza praktika lantüko düe. Xiberoko jenteen ganat joanen dira ere eüskara entzüteko gisan. Ostegün gaüan agorrilaren 4ean, ikastaldiko bortak zabaltüko dütüe nahiant güzier antzerki gaüaldi batentako. Azkenik eta üsatzen den bezala, Larraiñen ürrentüko düe ikastaldia pastoralaren ikusteko.
Berrogei urtez erakasle egon ondoan Margarita Etxart, Xiberoko Ikastolako lehen andereñoak erretreta hartü dü ! Ikastolako buraso, ikasle ohiak eta oraikoak jin dira saldoan bai eta ere Seaskako lehendakari ohia eta oraikoa, Sohütako ikastola ondoan eginik izan den bestalat. Xiberoko ikastolaren sortzetik orai arte egin den bidea eta düala 40 urte, Margarita Etxarten aujarkeria goraipatü düe denek. Andereñoaren eskerrak joan dira erakasle lagüner eta burasoer mezü ezinago argi bat lüzatü deie, eüskaraz mintzatzea haurrer.

Art bizi alkarteko kide den Monika Ugartek lan bat eraman dü Larraine eta Santa-Graziko eskolako haurrekin. Urte batez, arte lanetako molde ezbardinak ixeatzeko parada üken düe. Ardia düe üken gei bezala eta lau molde ezbardinez lantü dütüe haurrek, margoz, mozteaz, kolatze edo moldadüraz. Aroaren aldetik kanbiamenak izanik, xedea ez da osorik nahi bezala eraman ahal izan eta moldatü behar izan dira. Beraz, ardien artean ikasleen begitarteak, gehitürik izan dira, ikasleek haien lagünak margotü beitütüe. Ikasle güziak ederki aritü dira arte lan horien egiten eta plazer hartü düe. Berriki ürrentü bada Mauleko Ondarearen Etxean zen erakuska, azaroatik goiti Atarratzen ikusgei date.




