XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Ikastola ezbardinetan bezala, Sohütako Eperra ikastolak bere bortak zabaltü dütü apirilaren 2an. Ikastola aitetamer erakusteaz gain, ikastoletako murgiltze sistema erakatsi nahi da eta ber denboran eramaiten den lana. Eperra ikastolan 105 haur badira orai eta pentsatzekoa da 110etara kasik heltüko direla urte ondarra gabe. Xedeetan, ikastolaren handitzea da langei handiena, düdarik batere gabe. Ondoko baxtimentüa erosirik, arraberritze lanak apirilaren 9tik harat hasiko dira eta 6 hilabeteko lanak izanen dira. Handitze lanak urrentü eta, 150 haurrentako leküa badate Sohütako ikastolan. Azkenean, Integrazio Batzordearen aldeko kantaldia ere antolatürik da apirilaren 9an, Barkoxeko elizan. Xahakoa pastoraleko kürrak eta Baionako Haiz’egoa Abesbatza entzüten ahalko dira eta erabaztea oro, Integrazio Batzordeari emanik date.

Entzün Jean Bordachar Eperra ikastolako lehendakaria eta Patrick Queheille Kanpo lagüntzailea :

Barda entzün düzüe balin bada, Berrogaineko Bixta Eder Laborantxa lizeoko ikasleek emankizün bereziak egin dütüe Xiberoko Botza irratian. Alde batetik, laborantxan instalatzeko xedea düenek, beren proiektüeri lotürik diren etxalte ezbardinen bisitak aurkeztü deizküe eta ondotik, Garapen iraünkorraren astea hasiko baita Apirilaren 1ean, hortaz egin kronika eli bat hontü düe. Bi emankizün horiek arra behatzen ahal dütützüe :

Lehen emankizüna :

 

 

 

Bigerren emankizüna :

« Adolezentziako krisa : mitoa ala errealitatea ? » Konferentzia hau, martxoaren 18ean Maulen iraganen da Dominique Lismonde psikologoarekin. Adolezentzia edo nerabetza, memento handi bat da  bakotxaren bizian. Zerentako hainbeste kanbiamen behar den haur denboratik gehitüala iragaiteko ? Zerentako iragaite hau hain gogor den ? Kanbiamen horien ondorioak zoin diren ? Zerentako hainbeste sofritze ? Nola egin behar den, ahal bezain hobe edo ez sobera gaixki igaran dadin ? Gei horietaz mintzatüko da Dominique Lismonde psikoterapeuta martxoaren 18ean ostiralean gaüko 20.30 tan Mauleko zerbütxügünean. Mintzaldi hau ait’ama, erakasle, hezitzaile, animazaleentako da, Karkaila-Xiberoak antolatürik.

Entzün Dominique Lismonde psikologoa :

Berrogaineko lizeoaren erakaskuntza eskentza hobeki ezagütarazteko, borta zabalak antolatürik dira martxoaren 26an neskenegünarekin. Lizeoan 3 edo 4 gerrenean sartzen ahal da proposatürik diren 4 baxo profezionalen prestatzeko. Ondotik, haütüa bada laborantsa, jenteer zerbütxüa, kabale hazkuntza edo saltzearen baxoaren artean. Horrez gain, nekezian diren ikasleer jarraiki berezia eskentzen zaie. Lizeoak, enpreseetan ere ikastaldi franko proposatzen dütü. Erakaskuntzaz gain, ikasleer aktibitate ezbardinak ere proposatzen dütü. Xehetarzün güzien ükeiteko, LARPS lizeoaren bijita egiten ahal da martxoaren 26 hontan goizanko 9etarik arrestiriko 18etara.

Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria :

Hats berri bat Maule-Gaineko eskolarentako. Eskolako arraberritze lanek hiruzpalau urte iraünen düe eta üdan iraganen dira ikasleak ez trabatzeko gisan. Lanen lehen partea, 2011ko üztailan hasiko dira. Barneak oro berritüko dira eta sartze güziak moldatüko dütüe herbaltüak sar ahal ditian trabarik gabe. Lanen lehen parteak 100 000€ kosteko dü. Lanak aipatzen dütügüno, Mauleko Jai-Alaian ere arraberritze lanak eginen dira aurten. Aldagelak kanbiatüko dütüe, argitarzüna hobetüko düe eta sartzetan aterbe bat gehitüko düe, besteak beste.

Entzün Arnaud Laphitz Mauleko zinegotsiko lanen ardüradüna :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan