XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberoko IKAS pedagogia zentroaren adarrak bere besta ospatü dü Barkoxen astearte hontan (arramaiatzaren 1). Ikastoletako eta eskola elebidünetako haurrak kümit ziren harat, animazio ezberdinen egitera, pista jokü bat artean. Lauzpazortzi taldeetan banatürik ziren haurrak, klase ezberdinetakoak nahasirik. Haurrak herriko lekü batetik bestealat kurri ziren, eta güneka norbait bazüen haidürü, zoinekin Barkoxez hainbat xehetarzün biltzen zütüen. Jokü horren helbürüa Barkoxe hobeki ezagützea zen (haurretarik bata, mauletarra, ez zen sekülan Barkoxen izan).
Entzün haurrekin egin erreportajea :


Entzün Odette Mohorade, ikastolako andereñoa :

Alkarteko kide zonbait.Aipatü günüan bezala ostirale hontan (apirilaren 30) izanen da Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) alkartearen lehen bilküra zabala, Mauleko zerbütxü günean arratseko 8etan. 40 urte badira ikastolak sortü zirela, eta abentüan ikusgarri bat gei düe eman ikasle ohiek ; horren egiteko, alkartea sortü düan taldea handitü nahi düe. Ikusgarri hortaz gain beste helbürüak badütü alkarteak (ikus gure artikülüa heben klikatzez).
Alkartearekin harremanetan sartzeko, bestalde, Facebook kontü bat bada (XIIO txerkatzez) eta helbide elektroniko bat ere : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Entzün Argitxu Camus eta Maite Davant :

Ostirale goiz hontan (apirilaren 2) Paueko ikuskaritzaren edo inspekzionearen bülego aitzinean eskola ezberdinetako 50 bat aitetama bildürik ziren, beren eskoletako lanpostüak begiratü nahian. Aitzineko egünetan ere mobilizazioak izan ziren, eta zonbaitek jadanik berri honak ükenik zütüen. Aramitzen, ostegünean jakin züen galtzekoa züen lanpostü bat etxekiko züala azkenean ikuskaritzak. Hanitxek uste züen beraz deliberoak aitzinetik hartürik zirela.
Barkoxeko eskolarentako ez da beraz berri honik izan, Eüskal Herriko beste eskola hanitxentako bezala. Dena den, dagün asteartean Paueko prefektüran bildüko da departamentüko hezkunde nazionaleko kontseilüa, eta ordüan izanen da azken parada.
Entzün Pauen egin dügün erreportajea :


Entzün Barkoxeko eskolako bi aita, Alain Etxeberri eta Nicolas Etxart :

Entzün bilküratik elkitzean sindikatetako ordezkari batek erran deigüna :

Barkoxtarrak Pauen.Lohitzune-Larribarre-Uharteko aitetamak Pauen.Makea-Lekorneko amak Pauen.

Gainen : Maite Davant, Argitxu Camus eta Oihana Larrandaburü. Pean : Ihitz Iriart eta Lüxi Agergarai.Aurten 40 urte beteko dira Xiberoko ikastolak sortü zirenetik, eta 20 urte ikastolek Abadia Ürrustoi pastorala eman züenetik ; aski urtemüga bada beraz ospakizünentako. Horrentako sortü düe ikasle ohi zonbaitek XIIO Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak alkartea. Abentüaren 11an Mauleko Jai-Alaian sorkuntza bat proposatüko düela deliberatü düe, bena ikasle ohien sarea hunki nahi lüküe lehenik. 18 urtez goitiko ikastoletako ikasle ohiengana heltzeko, bide ezberdinetarik zabaltzen düe deialdia : interneten Facebook kontü baten bidez (XIIO), ahoz-ahoz aipatzez eta apirilaren 30ean bilküra bat antolatzez Mauleko zerbütxü günean. Xehetarzünentako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Entzün XIIOko bi kide, Argitxu Camus Etxekopar eta Maite Davant :

Xiberoako lau herrietako eskolak aipatzen dütü aurtenko eskolen kartak. Garindainen eüskararentako lanpostü erdi bat haboro üken behar lüküe, bena besteetan desagertzeak dira aipatzen. Gotainen eüskararentako lanpostü erdi bat gütiago üken behar lüküe, eta Barkoxen frantsesarentako lanpostü erdi bat gütiago ere. Azkenik Larraine aipatürik da, lanpostü galtzerik gabe, bena eskolaren egoera ikertü behar dela erraitez.
Barkoxen iragan urtean jadanik lanpostü bat gütiago üken behar züen, eta negoziaketak izan ondoan, denbora erdi bat züen galdü azkenean. Aurtenko kartan berriz agertzearekin kexü dira haurren aitetamak, eta eskola oküpatü düe egün (martxoaren 26). Bihar goizean (neskenegüna) 10 orenetan bilküra bat eginen düe eskolan, mobilizazioen prestatzeko. Apirilaren 2an, Pauen hartüko dira azken deliberoak, eta iragan urtean bezala ez düe gei deüs egin gabe egon arte hortan.
Entzün Nicolas Etxart, Barkoxeko eskolako haur baten aita :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan