XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Iragan astean, Gamere-Zihigako eskolako aitetamek haütetsien süstengüa üken züen. Igante hontan, sindikata zonbaitetako kideak dira Basabürüko borrokari jüntatüko. Xüxen erraiteko, deizaleak horiek dira : SNUipp-FSU, SE-UNSA, LAB sindikatak, Gamere-Zihigako aitetamak, Paueko ama eskoletako aitetamak eta Xiberoko ekintza taldea.
Goizeko 9.30tan eman düe hitz ordüa, mahain-üngürü batekin hasteko, sartze hontan irakaskuntzan diren arrenküra ezberdinen aipatzeko. Maite Ager SNUipp-FSU sindikateko kideak erran deikünaz, hitz ordü hortarik landa segida bat izan dadin nahi lüküe antolatzaileek, bena oraikoz deüs ere ez da deliberatürik.
Maite Ager entzün :



Egitaraua

9.30 : Sindikata eta deialdiaren partaide ezberdinen mahain-üngürüa

Egüerditan : Bazkari hotza, etxetik ekarririk

Arrestiritan : Anne Bidalun eta Zahar Rock Band

Deialdiaren eskü-papera ikusteko, klika heben

Mauleko Herriko Etxeak hiru urte oroz Kontseilü Orokorraren sos lagüntzak ükeiteko parada badü, eskolen arraberritzeko. Hala egin dü aurten. Bai Maule gainean, eta bai pean, eskola püblikoetako gelak freskatü dütüe, leihoak eta bortak arraberritzez, eta beste lan ttipi zonbait egitez. Orotara 120 000 bat euro beharrezkoak izan dira lan horien egiteko.
Erran behar da normetan izateko beharrezkoak zirela, eta oraitik aitzina ere, legeak laster bortxatüko beidütü, lan zonbait egin beharko dira. Ondoko ürratsa : eskoletako güne güziak herbaltüentako egokitürik izan ditean. Bena erran bezala, Kontseilü Orokorreko sos lagüntzak hiru urtetarik baizik ez dira horra, eta beraz, hiru urte egüki beharko da lan horien egiteko. Edo bestela, gastü güziak Herriko Etxearen gain izanen dira.
Haur gütiago
Eskoletako lanen aurkezpen egünean, Mauleko aüzapezarekin elhestatü gira, eta beste arrenküra baten berri eman deikü. Herri ttipietan bezala, Maulen ere haur kopürüa ttipitzen ari da urtez-urte. Zenbakiak horren erakusle dira : Maule-peko eskola püblikoan, aurten 77 haur sartü dira, düala 7 urte 160 zirelarik.
Entzün Mixel Etxebest :

Iragan neskenegün goizean estrenatürik izan da Bildoze Onizepeko eskola berria. Eskola diogü, bena hori beno haboro ere izanen da, aktibitate ezberdinen aterbe izanen beita güne berria. Orai artino bezala funtsean, herriko alkarte hanintxen günea izanen da, bena goxoagoa, eta hobeki pentsatürik.
Pierre Suhescun herriko merak esplikatü deikü herriko zoin alkartek baliatzen düan. Pierre Suhescun entzün :

Garapen iraünkorra

Hegatzean,  110 metra karratüko plaka fotoboltaiko instalatürik izan dira. Prefosta, horiek ekoitzi energiaren parte bat leküan berean baliatüko da, eta arrestakoa, EDFi saldürik izanen zaio.

Bide xedea

Aurkezpenean, pertsonalitate politikoen artean bazen Jean Pierra (Pepela) Mirande. Eta dakizüen bezala, Pettarreko kontseilari orokorrak aspaldi hontan Bildoze Onizepetik iraganen litzatekean bide xede bat proposatzen dü. Bena bada aspaldi ere, horren berririk ez dügüla ükeiten. Herrian gineno, paradaz baliatü gira xede horren berri ükeiteko.
Entzün hortaz zer zion Pierre Suhescun herriko merak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan