Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ipuinak 2012-2013
Emankizüna
Xiberoko Botza Interneten
Artxiboan



1981an hasi zen Xiberoan erretor izaten. Lehenik Larrainen bi urte iragan zütüan, ondotik Altzairat joan zen eta han egon da geroztik. Bena berriki jakin dügü erretorgoako erretreta hartüko düala üda hontan, üztailaren 11an azken meza eman ondoan. Hainbeste urteko egonaldiaz elestatü da Junes Casenave Ttk Recaltekin.
Aurten Xiberoko Gaü Eskolak antolatü Tipiñakoan 7 talde ari izan dira goiz orotan axuriarekin errezeta ezberdinen adelatzen. Ehün bat ziren berriz sükaltarien lanak txestatzera joanik, horietarik haboroenak Bildozetar Onizetarrak (aurtenko Tipiñakoa beren herrian beitzen). Prefosta sükaltarien arteko lehiaren gainetik besta bat zen, urte oroz bezala, bena horra halere epaimahainak haütatü dütüan hiru talde hoberenak : lehen Ekaitz Mazusta eta Maider Etxeber, bigerren Olivier Bertrand eta Hubert Catalogne eta hirugerren Philippe Iriart eta Joël Arla.

Philippe Etxegoien, gure pelota berriketaria Txilen zen iragan barantailaren 27an, Richter eskalan 8,8 ozkeko lürrikara batek amerikar lürralde hori iharrausi züalarik. Han ez zen lehentze agitzen, eta aitzinekoetan azkarrena 1960an izan zen, 9,5 ozkekoa. Geroztik, Philippe Etxegoienek ere konfirmatü deigünaz, eraikuntza haboroenak lürrikarak jasaiteko eginik izan dira. Dena den, aurtenko lürrikara azkarrenaren ondotik beste zonbait ere izan ziren, eta Tsunamiak gibeletik. Herria, pentsatzen ahal den bezala, zankazgora ezarririk izan zen, eta gobernüaren erranen arabera, 540 jente zentü ziren.
ASA alkarteak oihan pribatüetako jabeak lagüntzea dü xede. Düala güti, alkarte honen aipamena egin dügü Idauze-Mendiko lür pezen trükaketan parte hartü beitzüan. Bere biltzar nagusian, beste ekimen zonbaiten berri ere eman deigüe. Azken lau urteetan, bi programa plantatü dütüe ; lehena Urrüstoi-Larrabilen, Berrogainen, Mitikilen, Ezpeizen eta Arrokiagan eta bigerrena Montorin eta Hauzen. Lehenean 28 jabe lagüntürik izan dira orotara 3 500 metra kübiko egür mozteko eta ondotik saltzeko. Montorin eta Hauzen berriz, hatsarreko diagnostikak baizik ez dütüe egin oraikoz.
Ezagütü düenek gogoan düküe orano 1993an gasbidearen edo "gazoduc" delakoaren kontrako borroka lüzea. Xedea leküko haütetsiekin egin zela oritarazi deigü Jean-Dominique Iriartek Gaspars taldeko kide izan zenak, eta hitzemanik izan ziren 600 lanpostüak (gasbideak ekarri behar zütüanak) sekülan ez direla ikusi. Aste hontan jakin da europar batzordeak sosez lagüntü gei dütüan 31 gasbideen artean Larrainetik iragaiten denaren handitzea aipatzen dela. 

