Berriak

Oraiko 70 tonetarik bikoitza egitera heltü nahi litzateke Basabürüko erreximentak (konfitürak) enpresa. Horrentako, Zibozen düan egoitzaren ondoan, 965 metra karratüko eraikin berria altxatzen ari dira, eta apirilan baliatzen hasi behar lirateke. Eraikin berri hortan erreximenta egiteaz gain salmenta xüxenarentako ere saltegi bat zabaltüko düe. Buturini senar-emazteak dira nagusiak, eta dütüen zortzi langileetarik hameketara heltü nahi lüküe xede berri honi esker. Azkenik, erran dezagün eraikin berriak 700 000 euro balio dütüala, eta Akitaniatik eta Europatik 256 000 euroko sos lagüntzak ükenen dütüela.
Entzün Sophie Buturini :


Aitasaintü berriaren ildotik doa Baionan düala güti apezküpü izendatürik izan den Marc Aillet. Diosesa edo gotzaiherria ezagütü nahian, Marc Aillet Xiberoan da egün eta igantea arte heben gainti ebiliko da. Agerraldi horren aipatzeko Basabürüko parropiaren apezarengana, Ttotte Saldubeherengana joan ginen aste hatsarrean, eta ondotik Marc Aillet bera ikusi dügü.
Hasteko, bere aurkezpen gisa, galtegin deiogü Eliza katolikoaren zoin sentsibilitatetan ikusten düan bere bürüa. Entzün Marc Aillet :
Mündü mailan ospatzen direnez geroz, Grandeur Nature alkarteak lekükoa hartü dü güne hezeen egünaldiek oihartzüna üken dezen Xiberoan ere. Güne hezeak deitzen dira besteak beste zohinkaztegiak (tourbières) eta zümatzeak dütüen güneak. Horien ezagützeko parada izanen da neskenegün hontan (urtarrilaren 30) eta dagün asteazkenean (barantailaren 3). Lehen hitzordüa, neskenegünean, arrestiriko 2.30etan emanik zaizüe Onize Gaineko zübian. Bigerren hitzordüa ber leküan dateke, bena 7 eta 12 urte artekoentako.
Güne hezeak zer diren, halere, aitzinetik jakiten ahal düzüe Grandeur Nature alkarteko Synthia Olasque behatzez :
Zu
ntz optiko edo hari bidez internet lasterra heltzen ez den güneetara, wimax bidez (ühin bidez wifia bezala) helaraztea deliberatü züan kontseilü orokorrak. Herritarrengana informaziorik helarazi gabe hasi ziren wimax antenak ezarten ezker esküin. Sakolako telefonoekin bezala, eta wifi haririk gabeko internet hedatzailearekin bezala, herritar zonbait arrenküratzen dütü sistema horrek, osagarrian ükeiten ahal lütüzküan ondoramenengatik. Xiberoan, botzak altxatü ziren Mitikilen lehenik, Lakarrin ondotik... eta bazter güzietan kolektiboak sortü ziren azkenik. Orai, güzien arteko alkarlana hasi nahi lüküe. Ibilbide horren hatsarrea izan da iragan neskenegünean Maulen antolatü bilküra. Eüskal Herritik ez ziren nahi bezainbeste talde agertü, Biarnotik berriz talde andana bat. Dena den, beste bilküra bat eginen da barantailaren 13an Mauleko zerbütxü günean.
Entzün Pierre Etxeberri, Xiberoko kolektiboko kidea :
Düala hilabete iraganik, Garindaineko trinketean eta karrikako ostatüan, bikote gazte batek egiten deie batzarri sartzen direner. Trinketa eramaiten düe alde batetik, han egiten diren mus eta pelota lehiaketak antolatzez eta joanaraztez. Bestalde, ostalaritzan ere ari dira, bai gaineko eta bai trinketeko ostatüetan. Trinketean janaria ere prestatzen düe. Laurentx Uhart eta Emma Bellocqen ezagütza egitera joan gira.
Entzün Laurentx Uhart, Lolen mikroan :


