XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Düala 100 urte sortü den Atarratzeko ospitalea edo ontsa erraiteko Sain antoni etxearen azken partea berritürik izanen da.
Eta ez dira lan ttipiak eginen, miliu bat eta 200 mila euro inbestitüko beidira.
2000 urteaz geroztik 7milu euro jadanik inbestitürik izan dira San Antoni etxean osagarri normetan ezarteko.
2017an ürrentüko dira lanak.
Lan horietan txapelaren günez kanbiatzea eta bastimentü parte barriatzea badira, eriek paseatzeko güne bat üken dezen kanpoan.
San antoni etxea alkarte bat da eta 66 ohe propostazen dütü zahar etxean eta 15 eri ohe kasik beti beterik direnak.
Orotarat 50 bat langile joanarazten dütü.
Atarratzeko San antoniko lanak lagüntürik izanen dira bena orai danik dei bat zabaltzen düe sos lagüntza eman nahi düen orroer.
Lanek ez lüküe zerbütxüak hanitxez emendarazi behar 60bat euro hilabetean.
Arnaud Villeneuve Atarratzeko mera eta Sain Antoni etxearen züzendaria:

Olorueko ospitalean, reanimazionea eta amategia  zabalik etxekitzeko biltzarre bat egin da, langile,  leküko hautetsi, bedezi eta herritarrekin.
130 bat jenteen parte hartzeak erakutsi dü arrenküra gaitza zela kartielarentako ospitale hortako zerbütxüen zerratzea; ez dira bilküra hortan denak ber abiseko agertü, ospitaleko bedezien ordezkariak, argiki erran düe amategiak eta reanimazioneak ez züela holako baldintzetan jarraikitzen ahal. Bedezi eskaza da eta ihure ez da nahi jin Oloruerat , audela, azken urtean 14 bedezi joan dira ospitale hortarik.
Halerik ere, langile, haütetsi eta herritarrek ahalak oro egin nahi dütüe ospitalearen salbatzeko, Akitaniako osagarri ajentzia eta ministerioarekin biltzarre bat egin beharra düe lehen beno lehen.
Biltzarre hortan entzün da ere amategia eta reanimazionea larrazkenean Pauerat eramanen zirela, oranokoan ez da baieztatü ofizialki.
Michèle Etchebarne langileen ordezkaria:

Pitzgarri elkarteak 20 urte ospatüko dütü urtarilaren 30ean, hots neskenegünez, Mauleko Parropiako gelan. Pitzgarri elkartetik igaran direnak oro kümit dira.
Arrestiko 19.30tan hasiko da tzüntzür bustitze eta aihariarekin.
Ondotik gaüko 11etarik aintzina Pitzgarrik alageratüko dü.
Bestalde foto edo argazkiak erakutsiko dütüe, 1995 hasirik eta 2015a arte. Horrezgain ordünko animazaile eta haurren lekükotarzünak badirateke.
Han aihaiteko izenak aitzinetik eman behar dira : 05.59.28.39.14eala, Urtarilaren 25a beno lehen.
Lucie  aguer eta Babeth Elizondo:

"Pour la bolivie" edo Boliviarentako izeneko alkarteak bere biltzar nausia egin dü joan den neskenegünean. Bilan hein bat baikorra eginik izan da.
Halere sos lagüntza bat berantean jin beita, Vila Monte herriko hurraren projeta ez dü ürrentü ahal izan, ordian 2016an ürrentuko. Hur xede hori laborarien lagüntzeko da izan kabale ala adeluentako.
Bestalde, bada 9 urte Tajira herriko zentro batetako haurrak lagüntzen dütüela. Bena hor ere berri txarrak izan dira, herriko kontseilüaren kanbioak ondoramen gaitzak beidütü zentroan. Zentro hori desagertzeko arrisküan da orai.
Beste xede zonbaiten lagüntzeko gogoa beitzüen, joste lanak ikasi nahi züen dozena bat emazteer  josteko 2 bekakina eman dütüe.
Beren lanaren lagüntzeko Xiberoan sos biltzen düe, izan sos lagüntzen bidez, merkatü edo beste animazione antolatüz. Martxoaren 13an garane hüste bat antolatüko düe.
Evelyne Jaragoyhen alkarteko bürüa:



Mürrü apaintzea eginik izan da Atarratzeko San Antoni zahar etxean. Monique Peytral artistaren lagüngoarekin, San Antoniko adinekoek eta Atarratzeko kolegioko 6.eko haurrek düe lan hori eraman.
Apaintzeko gogoa poesia batetik jin zaie, Astobelarrari (chardon) bürüzko poesia bat. Hortik abiatürik, mürrüan bazterrak ageri dira, izan kabale ala belardi; oro kolore biziekin. Monique Peytral tintatzailearen arabera koloreekin txostakatzea terapia mota bat da adinekoentako bena gaztentako ere.
Bada bi urte Monique Peytral San Antoni zahar etxerat horra dela, xede ezberdinentako.
Isabelle Betachet, atarratzeko san antoni  zahar etxeko animatzailea :


Monique Peytral tintatzaile ta lagüntzaileak kondatzen deikü fresque edo mürrü baten tintatzea edo pintratzearen berezitarzüna: