XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Azia Xiberoa biziarazi nahi düan alkartea-k bere gaüaldi eztabadak arrabiatzen dütü !!
Ostirale gaüan Prefosta alkartearen partaidetzarekin Atarratzeko trinket ohian  Xiberoaren bizitzearen egün’oroztako arrenkürak edo indarrak aipatü nahi dira.
Herri alkargoa eta lürraldeari lotürik diren , Azia , Odace eta Collectif souletin alkarteen lan taldearen inkesta baten bidez abiatüko dira Xiberoan problematiken aipatzeko.
Aldude ibarreko gazte zonbait hor dirate ere, ber problematikak edireiten ahal beidira han eta hala gija trükaketa bat egiteko parada date bi gazterien artean.
8ak eta erditan düzüe hitz ordüa Atarratzeko Prefostan(edo trinket ohian),  euskal irratietan eztabadan arrabizitzeko parada badateke ondotik..
Herri alkargoako Jean Peille Iriart:

Osagarri mentalaren astea izanez ,Maulen goizaldi berezi bat eginen da  neskenegünean ; helbürüa, eri direnak eta besteak kürütxa ditian kirol baten eginez.
 Gem Etxegoxoki izeneko etxea 2007 tik Maulen bada  antena bat ,non ere errezebitzen diren, depresio, skizofrenia edo beste eritarzün honkirik diren jendeak , Paueko psikiatria zentroaren jarraikiarekin.
Güne hortan, aktibitateak proposatzen dira  eta holaz da neskenegüneko goizaldia antolatü.
Neskenegünean hitzordüa Maulen, egitarauaz xehetarzünak Xiberoa herri alkargoako web günean.

Frederic Etcheverry gem Etxegoxoki animazalea:

Biltzar nausi baikor bat egin dü Xiberoko kürütxe gorrien alkarteak.
Aintzineko urtean 30 lagüntzale  balin baziren aurten 41etarat igan dira.  Aijago ariko dira proposatzen dütüen aktibitate, formakuntza edo lagüngoaren plantan ezarteko.
Sosen aldetik ere, nahiz eta sos lagüngoak apürtü diren, lehen bezain beste eman düe beharretan direner.
Azkenik dagün urteko berritarzün zonbait badütüe. Erakasleen taldeak ikasleen lagüntzen jarraikiko dü eta azterketak prestatzen lagüntzeko talde bat gehitüko da, izan eskolako azterketa  edo lan edireiteko.
Bestalde jarraitzen düe müble, jauntsi edo beste gaüza saltzen beren egoitzan, hots Mauleko ospitale kantüan.
Xehetarzünak Catherine Hameles-Madranges eta Chantal Gillettekilan :

Alkarrekin bizi elkarteak bere biltzar nausia egin dü igan ostiralean, eta hortan urteko bilan baikorra egin düe.

Elkartea, elbarritüer animazione zonbaiten  proposatzeko eginik da, hala nola elbarritarzün fisiko edo mental dütüen familiak biltzen dütü eta 2 elkaldi antolatzen dütüe trimestrokal izan Handi-ski egünak, arrantzüka edo quad egünaldiak.

Beren lagüntzeko, beste elkarte zonbaitekin ere bai partaidetzak egiten dütüe, hala nola Quad elkartearekin edo kürütxe gorriarekin Mauleko ospitalean, edo Paueko "Association pour la Guidance Parentale et Infantiles" ekin.

Mauleko Osptalearekin ere bai partaidetza bat badü. Hola elbarritüen karreatzeko autoa erabilten dü aste ondarrez.
Xehetasunak Lili Pontau elkarteko lehendakariarekin:




Collectif souletin izeneko alkarteak xiberotarrentako bere zozial lana jarraikitzen dü.
Bere aktibitate haboxeak ohartarazi dütü bere biltza nausian.
Parada hortan, bilan baikorra eginik izan da.
Bada orai urte bat Odile Jungas animazale berriak joanarazten düala integrazio eta familia arteko aktibitateak.Horien artean : sükaltatzeko dendatzeko eta bizikleta arraberritzeko atelierrak, eztabaidak, baratze kolektiboak eta beste hanitx.
Beste aktibitate nausia da eskentzen düen zari eta erosketen egiteko parada prezio merkean.
Hortaz gozatzeko behar da halere baldintza zonbait bete.100 bat familia hüllantzen zaüe eta orotarat 27 tona janari banatü dütüe egiten düen bilketa edo janari bankari esker.
Collectif Souletin alkarteak blog bat eta facebook bat badü ere orai beren aktibitaen aijago hedatzeko.
Odile Jungas: