XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Pizgarri alkarteak berriz aktibitateak  proposatzen dütü ürrieta hatsarretik goiti !
1985 ean sortü zen alkartea ; eskolatik kanpo ,haur eta gazteer inganioak eta gogoetak proposatzeko kiristi baloreekin ; hala nola , bestearen errespetüa edo ere tolerrentzia .
6 eta 18 urte arteko gazteak errezebitzen dutue eta iragan urtean 160 ziren .
Urrieta 6 etik goiti ,astearte arratxez 5 etarik 7ak arte haurrek parte hartzen ahal düe gogoetetan arrestiri askari baten üngürüan .
Urrieta 7an gazteen egongia zabaltüko da , 11urtetaik 18 urte arteko gazteentako  eta bakantzetan aktibitate esberdinak antolatüko dira .
Izenek eman behar düe pizgarri en 05 59 28 39 14 .

Hebentik goiti, Atarratzeko Azia alkartearen animazioa segurtatuko du Elodie Recalde Amikuztarsak, 2 urte hontan lan hori eraman duan Aurélie Solanille-en segida hartzen dü!
Azia alkarteak lan egiten du 30 urtez petik diren gazteentzat, laguntza ekarten deie ,orientazioan, lan txerkatzen edo ere enpresa bisitatzen, besteak beste.
Ondoko hilabeteetako lan sailak dira: Xiberoko ofizioen gidaren urhentzea, 5 gerren clej aren buruala arte eramaitea eta ere segurtatzea alkartearen animazioa gazteer buruz.
Aurélie Solanille-ek, bere bidea jarraikiko du animazioaz formakuntza bat jarraikitzez Bordelen.
Aurélie Solanille eta Elodie Recalde:

Denborak trabatü dü mauleko karriketan iragan beharra züan kide edo alkarte  egüna. Ebiaren gatik , azken mementoan ,Mauleko jai alaian egin behar izan da.
Emeki abiatü bada egünaldi, azkenean  ,35 bat alkarteek parte hartu due  eta 15 bat kirol esberdinen erakutsaldiak egin dira.Arrakasta handia bildü dü ezkalada mürrüak eta ere Tyrolienne delako batek ; haur hanitx ikusi da kirol esberdinen intseatzen.Mauleko herriko etxeak züan helbürüa bete da , alkarteen parte hartzearen aldetik , halerik ere hobeki izaten ahal zen denborak lagüntü balü. Hots, dagün urteko hitzordüa emanik izan da kanpoan egiten ahal datekila esperantxarekin.

Sébastien Challa:

Orai arte batzarria osoki eüskaraz eskaintzen düen haurtzaintegirik ez zen Xiberoan, 0 eta 3 urte arteko haurren errezebitzeko. Düala urte bat beno haboro talde bat gogozkatzen hasi da horren kanbiatzeko. Nahiz eta lokal,  edo güne bat atzamaiteko izigarri gaitz izan, azkenian kausitü düe. Haurtzain eta haurrak ere badütüe, 2 haurzain eta 4 haurrekin abiatuko da! Hebentik goiti desmartxa administratiboak egin behar dutue, haurtzainentako galdoa eginik badüe arrapostüa 3 hilabeteren bürüan ükenen düe. Arte hortan, günea pagatü  behar düe. Hortako sos beharretan dira. Haurtzain etxea Maulen zabaldüko düe, ondoko urte hatsarrean, hots 2016eko urtarrilan.
Joana Arancet:

Egündanik aitzina Xiberoko Botzak ere sartzea egiten dü. Iragan urteari konparatüz kanbioak badira. 5 urtez irratian egonik, Artzen Letonak ützi gütü, eta haren partez bi gazte agertzen zaizkü: Iulen Guirresse Mauletarra, eta Ximun Ütürralt erroz Mitikiltarra, orai arte Gure Irratian ari zena. Beñat Larrorik segürtatüko dütü goizak, arresti apalak aldiz Julen Girressek. Goizeko kroniketan berritzeak ere badirate: mikrotrotoirrak aktüalitateaz,  Eüskal Herriaz kronika bitxiak, epaitegietako aktüalitatea, eüskararen üngürüko aipaldi bereziak besteak beste. Lagüntzaleek ere ekarriko deiküe beren ekarpen handia. Hala nola Silvie Lasserre Maulketarrak eginen düan müsika emankizün berria, eta kirol sailean, Peio Kihillat, Joimo Arranzet, Xantiana Etxebest, Regis Claverie ala Mathieu Tauzinen langüntza, errügbi eta eskü balu partiden aipatzeko. Iragan urtean bezala herrietako berri emaileen lagüntza ere badükegü. Irratiaren beste helbürü bat internet sarearen bermoldatzea, eta noiztenka, eztabada edo mahain üngürü antolatzea dateke.

Allande Errezarret, Xiberoko Botzeko lehendakaria: