XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Aste ondarrean 24 gerren Telethona antolatürik zen eta emaitzak orano ere apaltü dira. Bigerren gerren urtea da apaltzea dela, iragan urtean 90 miliu eurok bildü züen Frantzian, aurten aldiz 84 miliu eurok. Gure eskualdean ere ber tendentzia da, Mauleko kantonamentüan 20 000 euro eta Atarratzen 5000 € tara heltü behar luküe. Hots, % 7ez emaitzak apaltü dira . Hots, Mauleko kantonamentüan, dagün urteko ikusiko da nola berrikuntzak ekarten ahal düküen. Atarratzeko eskualdean aldiz, 5000 bat euroen biltzea esperantxa düe. Ostirale arratsan egin den kantaldia arrakasta handia üken dü, ehün bat jente biltzez. Bestalde, basabürüko 9 herrietarik ebiladi bat egin da Atarratze artino.
Entzün Louis Sallaberry, sü ehailea eta Telethonaren koordinazalea :

Miopatien kontrako frantses alkarteak builtarazirik, Téléthon delakoa Frantses Estatü osoan iraganen da abentüaren 3 eta 4 an. Aurtenko Telethona Pauen hasiko da eta üngürüko animazioniak hüillanetik jarraikirik dirate. Heben ere, beste urtez bezala, xiberotarrak andanaka mobilisatüko dira eta beren bihotz zabala erakutsiko düe. Aurtenko berritzapenetan, sos pausatze günetan informazione helarazirik date sos emaileer, zehazki explikatzeko zertan eta nola baliatürik den sos biltze hau. Gure bi kantonamentüetan, zer nahi inganio antolatürik dira, eta zonbaiten aipatzeko ohart etxekiko dügü ostegün gaü hontakoa Mauleko paropiaren gelan. San Frantses ikastetxeko ikasleek kontzertü bat eskentüko düe abentüaren 2an gaüko 20.30etan. Ostiralean abentüaren 3an,  Altzaiko elizan kantaldi bat igaranen da gaüko 20.30etan, non ere Errejentak, Ainerak, Pascale eta J.Louis Aranbürü, Sophie Larrandabürü, Eric Alçacèbe, Nikolas Urruti, Jean Bordaxar, Ttuttu Luro, J.Noel Pinque eta Robert Larrandabürü besteak beste kantatüko düen. Neskenegünean abentüaren 4an, üsatü bezala, ebilte batek Basabürüko Herri haboroxenak zeiharkatüko dütü. Egün osoan Atarratzeko eta Mauleko plazetan animazione franko proposatürik dirate Telethonaren alde.
Entzün Eric Gaudin Mauleko kantonamentüan Téléthonaz ardüratzen dena : :


Entzün Pierre Burjer Atarratzeko kantonamentüanTéléthonaz ardüratzen dena :

Adinetakoen eta gazteen arteko jakitate trükaketa zen aurtenko Aste Urdinaren lema nausietarik bata. Kari hortara alkarikustaldiak antolatürik izan dira Atarratze eta Mauleko adinetakoen etxeetan. Azken jünta bat igaran da Berogaineko laborantza lizeoan non ere adinetakoek eta ikasleek bazkaria prestatü eta jan düen alkarrekin. Adinetakoek eman errezetak baliatü dütüe eta emeki emeki bazkaria hontü düe lizeoko sükaldean. Egüerditan alkarrekin prestatü bazkarria jan düe eta oro ümore honean ürrentü da kantore zonbaiten emanez. Düdarik gabe, holako ekimenak bi aldeetan hon bazik ez düela ekartzen ikusten ahal da eta belaunaldien arteko alkartarzüna beharrezkoa da jentarte indibidüalista hontan.

Entzün Laurentx Etxegoinek egin erreportaia :

Galto honi ihardesteko inkesta bat egin düe "Etcharry Formation Développement" egitürak eta Xiberoko "Soins à domicile" alkarteak, "Adour Dévellopement" enpresaren partaidegoarekin. Inkestak erakusten dü lagüntzale bakotxarentako bere familiako norbaiten lagüntzea eginbide bat dela, lagüntürik denari plazer egin nahi dela eta harrotarzün emaiten düala süstengü emaiteak. Bena ber zoinean nekea, düda eta lotsa ere badüela agertzen da. Lagüntzaleek beren lanaren ezagüpena, süstengü morala, pausatzeko denbora, sos lagüntzak eta eritarzünetaz informazionea galdegiten düe. Ohar horier arrapostü baten emaiteko, inkestak lantzeko proposamenak eginten dütü. Lan taldeak antolatüko dira ikusteko nola ihardetsi kolektiboki behar horier. Donapaleu, Iholdi, Garazi-Baigorri, Atarratze eta Mauleko kantonamentüetako 120 bat jente galtozkatürik izan da.

Entzün Léonie Agergarai "Soins à domicile" alkarteko züzendaria :

Madagazkar ügartean lizeo bat eraikiko düe Angeluko Batiment ISABTP ikastetxeko injeniür ikasleek. Xede honek leküko jenteen egiazko beharrüner erantzün nahi dü, gazteek ikasketen jarraikitzeko parada üken dezen. Xede honen aitzina eramaiteko, sos biltzen hasirik dira. Alde batetik enpresa eta norberako lagüngoa galtatzez eta bestetik haiek antolatürik loto edo pelota partida bezalako animazioneen bidez. Orotara 130.000 euro koste dü eraikuntzak. Ikasle horiek beren 5 gerren urteko ikasketak ürrentzen dütüe xede ümanitario bat bürützez. Gobernüz kanpoko egitüra desberdinek egin proposamenetan, Madagazkareko lizeoaren xedea haütatü düe. Dagün martxoan Madagazkaren, hilabete bat eraikitze lan eramanen düe. Madagazkar ziklonak gertatzen diren eskualde batetan izatez, eraikuntza ezagütgarri bereziekin eginen da.

Entzün Maiteja Accoceberry Larraintarsa ISABTPko ikaslea :