XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko hiriak bere alojamentü bat ütziko dü Mazedoniako familia batiri

Jende güti baizik ez da hüllantü Mauleko hiriak antolatü düan bilküra püblikoan. Hor ziren « batzarri » xiberoko elkartea, eta kostaldeko « cimade » elkarteko lau kide, gei Mauleko mera. Püblikoan 10 bat jendek beren galdoak egin dütüe. Azkenean, nahiz eta eztabadak izan diren azken kuntseilüan Maulek honhartü dü alojamentü baten pestatzea familia hori eta dagün astetik goiti Maule gainean egonen da Mazedoniatik den familia hori Mixel Etchebest:

Alternatiba tour itzülüa Xiberotik ere igan da ostegünean

Onize petik abiatürik Maule artino üsatüzko oihiak entzünarazi dira, xiberotarrek ere parte har dezen klima kanbiamenaren gogozkatzean Mauleko merak batzarri egin deie, eta leküko bizi mugimendüko adarrak bere xedeak aipatü dütü Giro honean ondotik mintzaldi bat egin da Mauleko mediatekan Orai besta handian haidürü dira neskenegünean Baionan, bihar arratsean aldiz Ezpeletan eküatüko dira Allande Errezaret bizi xiberoa:


alternatibako bi kide:

bizikletaz kurri:
Batera Xiberoa bilküren bilana egin dü.

Euskal Herriko Alkargoaren ebilmoldeaz jenteek zer zioten jakin nahiz, BATERA plataformak hamasei bilküra pübliko antolatü dütü Iparralde osoan. Xiberoan biga baziren, bata Atarratzen, eta azkena Maulen. Bilküra horietan, Euskal Herriko Lürralde alkargoaren alde hon eta txarrak xeheki bildü dira. Lan hori eginik, ondoko ürratsa, emaitza horien irakurketaren egitea date. Lan hori, hamar lagünen artean eginen da, non badiratekean, legean aditü direnak, haütetsiak, eta jentarte zibileko partaideak. Hortik elki oharrak, Bateraren bilküra orokor batean aipatüko dira eta, Euskal Alkargoari helaraziko zaitzo. Hantik harat, egingarri den kanbiorik ez bada agertzen, Baterak ez dü baztertzen mobilisazio zabalagoen antolatzea. Bilketa lanaren emaitzak, dagün urte hatsarreko agertü behar lükie. Frantxoa Camus :

"Libre" film dokümentala gaur Maulen.

« LIBRE » filmaren üngürüan, zine eztabaida bat antolatürik da gaur Maule Baithan zine gelan Maulen. Migratzaileak Italiatik Frantziala igaitera lagüntzen hasi zen Cédric Herrou. Lagüntzen beitzütüen Frantziako Estatüak ataki züan justizia aldetik. Migratzaileen aldeko güdüka hori, hiru urtez nola eraman düen erakusten deikü filmak. Doküimentala 20:30tan hasiko da, ondotik aktür nausia, hots Cédric Herrou-ekilan mintzatzeko parada badate. Cédric Herrou :

Alternatiba TOURa Maulen

Alternatiba TOURa Mauletik iganen da ürrietaren 3an. Hori klimaren süstengüz den mobilizazionerik handiena dügülarik. Uda hontan Parisetik abiatürik ürrietaren 6an heltüko da Baionarat kasik 6.000km egin ondotik bizikletez ! Ebilbide osoan klima kanbioaren kontre eginik diren alternatiba konkretoak agerian emanik dira. Urrietaren 3an Mauleko zerbütxügünean Alternatiba herrixka bat antolatürik date. Xehetarzünak Bizi'ko Allande Errezarret-ekilan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan