Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Ostirale arratsean mintzaldi bat antolatürik da "Euskal Herria Amankomünetan" izenpean. Hots nola antolatü ikustez küdeaketa piramidala krisian dela. Ikastola, Etxalde eta Xiberoko Botingoa edo sindikateko ordezkariek hitza hartüko düe hatsarrean, llabürzki, ondotik behazaleekin trükatzea datekealarik helbürüa. Hitzordüa ostiralean 20.30tan Mauleko zerbütxügüneko Irati gelan Etxaldeko Beñat Etxebest:
Touareg’en bizitzeaz ikasteko parada badate neskenegun hontan Maule eta Atharratzen. Azken urteetan üsü horra da Aïhlek Akolan nigeriarra. Injitane Niger iparraldean kokatürik den herriarentako sos biltzeko xedea dü. Hortako bitxi edo “Bijou” saldüko dütü Mauleko merkatüan goizan eta ondotik 6etarik 8tara Atarratzeko Prefostan. Sos horri esker Injitane herriko osagarri etxea, eskola eta janariaren erosteko laguntüko dütü. Marie Josée Davant :
Ikustez azken urte horietako salatzen düen “demokrazi eskaza”, 1979 sortü düen elkartea arrapiztü düe Larraintarrek. « ARBCL »izentatüik da, eta Larraintarrek beren lürrak arrabil ditzen sortü zen, eta düala bi urte orai arrapiztü da. Demokraziaren eskaza salatzen düelarik argiena da beren ustez « PNR » edo sortü nahi den « parc naturel regional »ko xedea, edo orano herri elkargoan 47 herriek gehiengoa badirela beste 111 baserrikoer. Orai beren botza ez beita entzüten hedabidetan beren kexüa erakustera eta eztabadaren abiazteko esperantxarekin dira Jean Dominique Iriart:
Autobus liña bat Maulen !! 21 ekuatzekin, Maulerik partitüko da Sohütarat artino. Sohüta eta Maulek builtzatürik, egikortarzün sindikata edo « syndicat de mobilité » ri galdeginik izan zaio autobusen plantatzea. Bi urtentako entsegü bat eginen da, ondotik agian sare honen hedatzeko hürrünago kantüko herriekin hasiz. 11 aldiz egünean proposatzen da nabeta, hotx 25 minukal güne bakotxetan, astelehentik neskenegünealat. Mixel etxebest:
Bazterrak harrotü dira Maulen maiatzaren leheneko manifestaldiaren paradan !! Urte oroz bezala, cgt sindikatak ez dü hunhartü « lab » sindikataren kolektiboarekin ebiltera, eta bi manifestaldi antolatürik ziren. Haaatik, labeko kolektiboak deliberatü dü cgt-aren manifestaldiaren egükitzera eta hunekin nahastea. Tentzione senditü da bena hitz txista zonbaitetik kanpo, dena anpleki iragan da. 20 bat Soinezko hoili hor ziren ere bai bi manifestaldietan parte hartzeko, eta nahaste handi hortan ez sobera jakin norat joan. Erran behar da halere bi manifestaldien biltzez hiru ehün bat jende batü direla Hanko giroa eta elgarrizketak:

