XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Eüskal Hirigüne Alkargoa deszentralizatzen hasirik da

Xiberoko adar edo poloan hilabete oroz biltzen jarraikiko düe, hebenko xedeen aitzina jarraikitzeko eta herriekilan lotura etxekitzeko. Bilkurako aipagei nausia EPFL edo Lürren Kudeaketa Püblikoa bermatzen düan egitüra xeheki presentatürik izan da. Horri esker, herri barneak berpizteko xedea bada, hots etxe hütser bizi emaitea. Hortako lürrak espekülazionetik elki, eta ahal güti dütüener parada eman prezio apalago batetan etxearen erosteko. Beste aipageietan, Atarratze eta Mauleko osagarri edo arta etxeak, Mauleko espartin etxea eta sos lagüngoa mota berri bat izan dira. Azken xede hauen berri dagün aldian emanen deizüegü. Jean Pelle Iriart :

Manifestaldi neskenegün goizan Mauleko plazan

G7 Denboran Champo lizeoan (Maulen) egin den manifestaldian tratü txarrak salatzen dütüe parte harzaleek. Düala aste bat, 40 bat jende hüllantü zen Champo lizeoan aitzinean kaxolekin herots egiteko eta beren g7 kuntreko kexüaren erakusteko. Bertan han egoiten ziren CRSak kargatü zütüen bortizki, eta hor bildü kolpiak salatü dütüe atzo prentsa ageri baten bidez. Neskenegün goizan horren salatzeko beste manifestaldi bat barrikada maneran antolatüko düe Mauleko plazan Bi manifestaldiko parte harzale:

Hiriko Autobüsa partitü da Maulen

Autobusen lina berria abiatu da Maulen ! Claude Olive, Jean René Etchegaray, Mixel Etxebest edo orano Christelle Manga Sohutako meraren presentziarekin estrena ofiziala egin da. Agian ikusi düzüe ere lina partitü dela 28 minutetarik autobusak Maule eta Sohutako üngürüa egiten beitü. Oranokoan bi urteko entsegü bat da, lüzatüko dena ebilten bada eta hedatüko ere agian beste herri zonbaiter Christelle Mange Sohütako mera:


Francis Etcheberrygaray:

Jean Peie Iriart eta Johane Lapistoy Carricaburu:

Claude Olive:
Bozka aide Maulen.

Mauleko kuntseilüko bilküra egin da « Union Citoyenne » oposizioko bost kuntseilierik gabe, beste bilküra züelakoz galtegin züen kuntselüko bilküraren gibeltzea, bena ez dira entzünik izan. Aipagei nausietarik bat izan da Irabarneko Jauregia, gora behera franko ükenik, « Ligue de l’Enseignement » izena düan egitürak hartü dü kudeantza. Michel Etxebest-ek, jauregiaren istorikoa egin dü erakusteko berogei ta bost urte horietan, Mauleko herriaren gain dela, obra handiak eginik izan direla eta güne hori beharrezkoa dela taldeen errezebitzeko. Ez ber abiseko agertü da Beinat Elkegaray, oposizioan den abertzaleak uste dü, indar eta ahal handiak ezaririk izan direla Irabarneko jauregian eta Agerria hotelean, beste xedeen kaltetan hala nula urbanismoa eta beste. Hots, bozka aide zen mauleko kuntselüan. Mixel Etxebest :


Beñat Elkegaray :
Maasaï kültürak badü zer irakats!

Gatazken konpontzeko Maasaï metodoa mündü orotan famatürik da; bestalde feminismoaz, bortükaz eta espiritüalismoaz ere ikasteko parada eskeinirik zeikü ostiral arrats hontan Atharratzeko Prefosta edo Xahoenean. Nature en soi alkarteak dü gaüaldia antolatzen. Afrikako, Kenyako Maasaïekin lüzaz bizitü den Xavier Péron antropologoa kümit date, hizlari gisa 9tan, lehenako 19.45tan haren "Maasaï, terre interdite" dokümentala ikusgai datekealarik. Bakeaz, Maasaï metodoa zer den:


Feminismoaz zer ekarten ahal deikün:

Xavier Péron'en alkarrizketa:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan