XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

SAEP desagertzen!

SAEP hur sindikatak bere azken biltzarra egin dü. Eric Narbaits Jaureguy, Euskal elkargoaren hur sailaren ardüradüna hor zen haütesien azken galtoer arrapostüen emaiteko. Dagün hurraren prezioa ez bada orano finkatürik, xiberotarrentako apaltze bat badate segür. Michel Hourçourigaray sindikatübürü ohia:


Eric Narbaits Jaureguy, Euskal elkargoaren hur sailaren ardüradüna:

Jean Marc Hastoy Lagun enpresabürüa:
Betiko eztabadak Mauleko Herriko azken kontseilüan.

Irabarneko jauregia, Aguerria hotela eta Linky kontagailüak izan dira aipagei nausiak eta eztabada ekarri düenak, Mauleko Herriko azken kuntseilüan ! Irabarneko jauregiarentzat küdeazaile baten beharra bada eta oranokoan ez da arraharzailerik, oposizioak kritika zorrotzak egin dütü orai arteko küdeantzaz. Bestalde, Aguerria hotelaz beste behin eztabadak izan dira, informazio eskasa salhatü dü oposizioak, legea jarraikitzeko jenteek eman sosa kapitalean sartürik izan da eta hor ere kritikak izan dira. Michel Etxebestek arrapostü eman dü kritikeer, alde batetik Irabarneko jauregiaz, oposozioa ez dela agertü haitagei joanarazteko, bestalde Aguerriaz hotela ontsa hasi dela eta hotel bat beharrezkoa dela xiberoarentzat. Azkenik Linky kontagailüetaz erabaki bat hartü beharra zen, bena azkenean ez da egin, ondoko kuntseilüan hartüko dela hitzemanik izan da. Beñat Elkegaray :


Louis Labadot :

Mixel Etxebest :
hur küdeaketa püblikoa galteginik!

alkarretaratze bat iragan da asteartean Mauleko SAEP hur sindikataren egoitzaren aitzinean, Ber denboran sindikatuko, haütetsi, euskal elkargoko eta Lagun enpresa pribatuko hainbat ordezkariren artean iragan da bilküra bat. TXOTXA taldekoek « l’eau n’est pas une marchandise » eta « ura denena da, DSPari ez ! » hots DSP edo zerbitzu publikoaren delegazioari ez ! aldarrikatzen zütüen; taldeko batengana joan gira:


küdeaketa publikoa galtegiteko, izena emaiteko parada heben: http://txotxa.com/kolektiboa/
Jaka holliak Xiberoan ere.

Iragan neskenegün goizean, 20 bat lagün bildü dira Mauleko plazan jaka hoilliz jauntsirik. Xiberoan sare indartsüago baten sortzea zuan helbürü. Bildü direnen artean, dieselaren tasa, godaleta gaintiarazi düan txorta baizik ez da izan. Aldarikapenak, arrenküra hau beno haratago doaz. Üngürümenaren kezka bada zonbaitentzat, besteentzat ez hainbeste. Indar ekonomikoak aipü dira baten ahoetan, bestenetan aldiz osagarri ala hezkuntzaren kenka penagarria edo erretretatüen egoera. Haatik, hilabete ondarriala ezin heltzeak, ala mugimentü politikoetan konfidantxarik ez ükeiteak baratzen dütü, geihenek beitzioten, sindikat edo alkarteer zabaltzeko prest baziren, alderdien presentziarik ez zütela aipatü nahi ere… Xiberoko jaka hoillien bilküra, azaroaren 30an Mauleko zerbütxü günean, arratseko 7tan. Neskenegüneko alkarretaratzean :

Ruffin depütatü intsümitüa!

Parlamentarien aristokrazia iharrausteko prestik da François Ruffin Insoumis’en depütatü famatüa. Mourenx’erat jin da Sanofi enpresaren kozadüra salatzeko. Parlamentüko lanaz, baita eüskara eta beste hizkuntza ttipitüetaz galtegin deio Iulen Guiresse'k:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan