XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Sebastien Challa urte batentako SAM Omnisports-en bürüa date

Hainbat hilabetez bürürik gabe egonik, Sébastien Challa izentatürik izan da Mauleko Omnisports alkarteko presidenta. Mauleko Rugby taldearen kidea da eta Mauleko konseilari bezala ere kirol sailaren ardüradüna da Herriko etxean. Kargüa urte batentako hartü dü, eta azken jüntan lüzatü dütüan proposamenak honartürik izan dira. Hara nola dagün urtetarik harat, presidentgoa bi urteentako aldizka eramanen da. Lehen txanda Mauleko zanko balu taldeak hartüko dü eta ondokoa Karaté taldeak. Mauleko Bestetan egiten den “Bodega” delakoaren antolatzeko aldiz, kirol talde bakotxeko ordezkari batez osatürik batzorde berezi baten sortzea erabakirik izan da ere. Sebastien Challa SAM Omnisports-eko bürüa :

2030ko Maule aipatürik izan da igaran kontseilüan

Nolako herria izanen da, Maule, hebentik 10 edo 20 urteren bürüan ? Gei hontaz lan bat eramanik da 2016tik eta lehen proposamen bat presentatü da herriko kuntseilüan. Ikerkerta bülego baten lagüntzarekin eta herritarren parte hartzearekin eraman da lana eta sail güziak aztertürik izan dira. Hala nula ; auto, bizikleta eta hoinez kurritzeko güneak eta zentzüak nola antolatü ; zer egin herrian diren 100 bat egoitza hütsetaz edo ere baionan bezala mürrü zonbaiten koloreztatzea. Hots ikerketa bülegoaren proposamena presentatürik izanen da herritarrer üztaila hatsarrean. Bestalde, Mauleko ospitalearen itxüra kanbiatzen ari da, obrek iraun behar lüküe orano 2 urte eta erdi. Michel Etchebest aüzapeza :

50 urte egiten dü aurten, maiatzan izan zirela manifestaldiak, grebak eta beste gertakari franko

Ikasletarik abiatürik fite hedatü zen langileriari ; maiatz 68-ak markatü züan garai baten ürrentzea. Esküinaren politika bortitza salatüz, hala nula lan gabezia azkarra eta ere hilabete sari apalak. Maiatz 13 etik 26 ala iraun züan mugimentü sozialak, maiatzaren 13an izan zelarik greba orokorra ! Parisen iragan baziren gertakari nausiak gure eskualdean ere izan zen mugimentü eta hebenko jente zonbaitek parte hartu züen. Garai hartaz alkarrizketatü dütügü hainbat pertsona : Philippe Etchegoyhen :


Jana Idiart Davant :

Jojo Etchebarne :

Louis Labadot :

Juje Karrikaber Etxebarne :
Eüskal Herri alkargoan, hautsak harrotzen dütü Garraio legarrak

50 bat entrepresa bürü bildü dütü, Jean René Etxegarrai Euskal Alkargoako lehendakariak, Xiberoan egiten züan bisita baten kari. Alkargoan adostü zen, legar hori 12 urteko epean ezarriko zela, emeki emeki, langileriaren sos kostaren %2-ala heltzeko. Azkenean 4 urtez egin beharko zela jakin da, entrepresa bürüeri arrenküra piztüz, eretzean ez delarik orano garaio pübliko sare baten abiatzerik. Jean René Etxegarrai Alkargoako lehendakariak « gaztaña bero erdia » frantziari üzten deio, beitio lege txarra dela, eta beste erdia , Euskal Alkargoatik kanpo den Garraio Sindikatari, harek beitü 4 urteko epe hori ezarri. Legearen kanbiaratzea dü helbürü, dionaz, Barne Minixteritzako kabinetearekin harremanetan da opiloaren desegiteko xedez. Beñat Elkegaray eta Jean-Jacques Etcheverry "LLargo" entrepresa bürüak :


Jean René Etchegaray Alkargoako bürüa :

Philippe Ascone Alkar kooperatiko bürüa :
Eüskal herriko garapen kontseilüak jende txerkatzen dü bere biltzarran sartzeko

Erran behar da bi manera badirela hortan lan egiteko. Edo egitüra entrepresa edo alkarte gisa, edo orai berriki herritar izatez. Hartakoz Eüskal Herriko ützülia egin düe lürralde bakotxetan nahianten txerkatzeko. Garapen kontseiluko kargü nausia da proposamen indar baten izatea, bere xeden edo gogozkatze lanen euskal herriko elkargoari presentatzez. Hartakoz arrahinki biltzen dira edo biltzar osoa edo « komizione » elibaten plantazez. Orano ordü da züen izenen emaiteko garapen kontseiluko webgunealat hüllantzez. Caroline Phillips garapen kontseilüko bürüa :


Hor zirener mikroa lüzatü deiegü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan