XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Xiberoko bidearen kuntre dira Bildozeko 8 herriko kuntseiler

Bildozeko 8 kuntseilerek xiberoko bidearen kuntre direla jakinarazi düe.

Kuntre beno, beste proposamen bat egiten düe , bideko segürtamenaren hobetzeko eta treinbidearen bizikleta eta ebiltarien bide izan dadin.

Gütün bat igorri düe Jean Jacques Lasserre departamentüko bürüari eztabadaren abiarazteko.

Beren proposamena hanitxez ere merkeago lizatekiala eta herritarrentako erabilgarri ohartarazi düe ere

 

Frantxoa Camus Bildozeko herriko kuntseilerra: 

Previous Next

Düala 12 urte Christophe de Prada –k dokümental bat argitaratü züan : "L’eau des Pyrénées un conflit pour le 21eme siecle" izenekoa.

Hontan hurraren kudeaketa txarra edo eza aipatürik dira hainbat adituengana joan ondoan.

Katalana, eüskara, frantsesa eta españula entzüngei dira, pirineoetako aktür edo eragile desberdinengana joan beita.

Hurraren %70-a laborantxarentako erabilirik baldin bada, lekü hanitxetan laborantxa mota ez dela egokitürik dio eta kanalen eta lakuen eraikitzearen kritika bat eginik da bertan.

Dokümentalaren ikusteko parada bada youtube-n: https://www.youtube.com/watch?v=ouXx54_-sVo

Dokümental hori aipatzen deigü Christophe de Prada-k:

 

Previous Next

Aurten ere Atarratzeko besten lehen egünaren kari Gazna feida antolatürik da.

40 urte ospatürik dütüan feida honek 40 bat gazna egile eta ekoizle desbardin jinarazten dütü Atarratzera egün osoarentako.

Egünean berean gazna lehiaka bat bada 4 kategorietan: etxeko ardi gasna, bortüko ardi gasna, behi gasna eta ahüntz gasna.

Etxeko ardi gasnaren mailan, azken bi urtetan Barkoxeko Etxebarne anaiek due irabazi. Heia 3. Txapela atzamaitera heltüko diren.

Eta azken urtean belar eta ardail lehiaka bat bazen ere, laborariek haien lürretan pusatzen den belarraren kalitatearen neurtzeko.

Aurten ez date gazna egiteko erakusketarik bena  beste animazione pentsatürik düe. 5etarik goiti pelota partida eta arratsean Altzükütarrak taldea entzüngei beitirate.

Arnaud Etxebarne:

 

Previous Next

Eüskal herrian hanitxek beren baratzea egiten düe.

Baratze horietan, üdan  üxüenik atzamaiten diren baratzekiak dira tomateak eta piperrak.

Aurten tomateak berantean dira izan den hur mentsaren gatik.

Mathieu Jaragoyhen Lexantzüko hazi egilearen ganat hüllantü gira haren aholküen ükeiteko :

 

 

 

Previous Next

Barkoxe bizi alkarteak « astebürü baserritarra » izeneko egünaldiak antolatzen dütü agorrilaren 12 eta 13an.

Ostirale gaüez Coralie Artano-k bere tesia presentatüko dü. Laborari mündüan jakitaten transmizioneaz eztabaidatzeko parada badate.

Neskenegünean aldiz Barkoxeko karrika eta Maidalenako kartielan kurritüko zide, barrikada gisako ebilaldi batetan. Ahalaz bizikletaz kurritzea aholkatürik zaizüe.

Eküragüne bakotxean leküko laborariak, haien ekoizpenak bena ere kümitak : izan Buru Beltza alkartea, Andere Nahia edo orano Sauve qui Poule kolektiboa.

Egünaldia plazan ürrentüko da 7ak30tan herriko dantzariak, burger eta ardoarekilan.

Izena aitzinetik eman behar da izan egünaldiarentako edo gaüaldiarentako. Barrikadentako 5euroko lagüntza galteginik izanen da.

Pollo Pinque: