XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Martinika eta Guadelupan bananatze  lantaketetan baliatürik zen chlordécone  pestizida-z dokümentala Barkoxen.

Orai debekatürik den chlordécone horrek , animaleko arrenkürak ekarri dütü, bai lür eta hurrren kozatzean, bai eta ere bizizalen osagarrian.

Lotüra eginik da kolonizazioneari ere, bananatzeak Frantzialat exportatzeko lantatürik izan beitziren.

Dokümentalan pestizida horrekin lan egin züen laborantxa langilen, oraiko laborariak, militanteak, ikerlariak eta herritarren lekükotarzünak badira.

Hitzordüa Barkoxeko Txapelako eskola ohian gaüko 7ak 30 tan, ondotik janari parekatzea elhestatzez, Noémie Dijon dokümentalaren muntazalearekin.

Noémie Dijon: 

Previous Next

Igaran astean Eric Spitz prefetak alert jo dü : ebitea %30ez apalago dügü beste urteer kunparatüz.

Üdako ütürriak ez dira haziak izan negü idor eta elhür gutirengatik. Hartako igaran astehartean « idorte kontseilü » bat bildü dü prefetak arrenküer aurre egiteko.

Argiki üda hontako eta ondoko urteentako bada arrenküratzeko Allande Erreçarret hur ingeniararen ustez :

Previous Next

Beltxun prentsa aitzineko baten bidez ELB-k bere posizioa berretsi dü : otsoa eta hartzarekin artzaina ez da bizitzen ahal.

Nahiz ez den hartz eta otsoen atakarik kontatü azken 3 urteetan, inkiet agertü dira artzainak ikusiz Ariège-an egiten dütüen itxesak.

 

 

Previous Next

Aipatü geneizüen düala hilabete zonbait "Blü taula" xedea. Kalitatezko janharia prezio honargarri baten proposatzeko xedearekin, kostaldeko jente eli batek etxalte bat sortü düe Onize pean.

Ideia garapen iraunkorraz sensibilatzea eta ideien partekatzearentako etxalte bat.

Justoki haien günea püblikoari zabaltzeko xedearekin igantean egünaldi ejer bat antolatü düe. Lena Baraco "blü taula" alkarteko kidea :

Previous Next

Battitte Heguiaphal 21 urteko laborari gaztea düala 6 hilabete Aleko bere aitarekin GAECean instalatü da.

280 ardi bürü gorri eta 22 behi gorri badütüe. Arramaiatz erditan Ardaneko olhalat igan gabe AOC ossau irati gazna egiten düe aita semek.

Battitte Heguiaphal Uhart: