Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna
Zinema gelako egitaraua
Artxiboan



Beste lürraldeetan bezala, Xiberoan maiatzaren 21ean iraganen da Haur Kantu Txapelketa. Larraineko besta taldekoek galteginik, han izanen da, haien eta Xiberoko Botzako lankideen partaidetzarekin. Izenak emaiten ahal dira 05 59 28 29 87eala deitüz :
28. Xiru arrakastatsüa izan da ! Jente andana hüllantü da hiru egünez eta antolazaleak botzik agertü dira. Ostiralean, Vivaldiren lau sasuak kontzertüan eliza beterik zen eta jenteak oro lilüratürik elki dira hortarik. Animaleko arrakasta üken düe. Neskenegün arratsen, Oihan and Co kontzertüa ere ikusliarrenganik maitatürik izan da. Ez bada berriz emanen, hori üdüri den kontzertü bat izanen da Müsikaren Egünean Urdiñarben, neskenegün gaüarekin. Igantean ere, jente agertü da Xiberoko dantza kantatüentako. Dagün urteko hitzordüa berriz eman dü Abotia alkarteak, Gotainen bedatsea jeialdi honekin hasten beita !
Ostirale hontan, (2017.04.14) arratseko10 orenetarik harat, Zinka ostatüala horra da zeltiar müsika egiten düan
Sü Aziak libürü berri bat argitaratü dü. 'Ziberoko Egünaria, Eüskara lehen eta orai' izenekoa. Hortan, XIX eta XX. mentetako ber izena züan egünari edo almanak batetarik hainbat artikülü bildü dütü. Oro xiberotarrez idatzirik. Hau egin ahal izan badüe Eüskararen Erakunde Publikoaren 1.100 euroko sos lagüngoa bati esker izan da. 1887tik 1914eala, Xiberoko xuriek egünari edo almanak bat argitaratzen züen urte oroz. Ale zonbait galdürik izan badira, abantxü oro bildü dütü Sü Aziak eta hortarik artikülü zonbait bildü dütü libürü hortan agertzeko. Püntü hetako idazmoldean ere ageri badira, egunko ortografala ezarririk izan dira artikülüak. Gei desbardinak dira libürü hontan aipatürik, bestak, bozkak: etxekoen eginbideak, erlijioneak, harginbeltzak, pelota… Sarako idazleen biltzarrean aurkeztürik date igante eta astelehen hontan.
Ostirale hontan hasten da Xiruren 28. antolaldia

