Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Arrats hontan Zinka ostatüan, kontzertü berezi bat date. 'Colectibo Negron'i taldea date arizale. Arrabita, gitarra, perkusione, kantore eta soinü elektronikoak nahasten dütü. Musika aski anplea da eta arratseko 9 orenetan hasiko da . Talde hau urte hatsarrean hasi da plantatzen eta mündü zabaleko müsikalari honak biltzen dütü. Interneten entzüngei dira, eta müsika elektronikoak gehitzen dütüan Mikael Bennet deitü dügü müsikaz eta taldeaz xehetarzünen hartzeko:
Txista dantza lehiaka badate neskenegün hontan Urdiñarben, Müsikaren Egünaren barne. Lau probatze bide badirateke: dantzariaren planta, herri bakoitxeko taldearen kalitatea, teknika, eta ürratsen ezagütza neürtzeko. Probaldi bakoitxean dantzari ohi famatü bati omenaldi eginen zaio, hau diratekealarik: Hegiapal, Tartaxu, Garat Arhane, eta Eihartzet. Zortzi herrik parte hartüko düe: Ezpeize-Ündüreine, Idauze-Mendi, Muskildi, Urdiñarbe, Zalgize-Iruri, Barkoxe eta Eskiula. Aitzindariak alkartearekin partaidetza bat egin dü Bil Xokoak, lehiaka hori Müsikaren Egünean barne egin dadin; Aitzindariak alkarteko Johañe Etxebest:
Pintakosterekin batean, Maule-Lextarreko parropiaren besta horra da arramaiatzaren 2, 3 eta 4an, hots jiten den astebürü hontan. Urtoroz bezala sos biltzea esperantxa da, üsatü egitarauarekin. Ostiralean, Loto bat, Xiberoko salgien eta besta batzordearen parte hartzearekin. Neskenegünean, merkatüa, non eta gaüza hanitx salgei diratekean. Igantean, Pintakosteko meza badate eta Xiberoko bi abesbatzetaz gain, portugesen koralak ere parte hartüko du. Mezaren ondotik, bazkari bat badate, Parropiako gelan berean jateko edo eramaiteko. Jeannot Etxeto
Müsikaren Egüna, hiru egüneko egitarau ejer batekila horra zaiku astebürü hontan: BIL XOKOA alkarteko Juana eta Ddiddue Etxeberri:
Aurten, 35 urte beteko dütü Xiberoko Botza irratiak. Karia hortara, ohizko biltzar nausitik haratago joan nahi da, goizean, gogozketa goizaldi bat antolatüz. Irratiak galtegin inkesta baten üngürüan eginen dira eztabaida horik.
Entzüleek zer maite edo ez maite düen aztertüko da, eta nola ikusten den irratiaren geroa, besteak beste, geroago eta haboro lekü hartzen ari den nümerika mündüa kontütan hartüz.
Goizeko 9ak laurden gütitan hasiko da gogozkaldi hori Mauleko zerbütxü günean, eta irratiaz interres düen jente güzieri zabalik da.
Allande Errezarret lehendakaria :

