XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Mauleko plazan den Herri Ekoizpen saltegia zerratü da barantailaren 19an. Zortzi urtez, Allande Etxartek Eüskal Herriko mozkinak, dizka eta libürü saldü dütü eta leküko mozkinak ezagütarazi bere erosleer. Azken egünaren ospatzeko, züntzür bustitze baten üngürüan jente multxo eijer bat bildü da. Oritzapen gisa, libürü bat jenteen goraintzi eta eskerrekin eskentürik izan zaio. Orai erretreta hartüko dü Allandek, bena erran deikünaz beti eüskararen alde lana aitzina eramanen dü. Dagün martxotik aitzina ontsalaz, Garindaineko gazte batek Bio saltegi bat zabaltüko dü.

Entzün Allande Etxart Herri Ekoizpen saltegikoa :

Ahalmen ürriko jenteentako, berdintarzünara heltzeko bide lüzea da. Izan dadin lan mündüan ala inganioetan, 2005eko legeak finkatzen dütü lortzeko helbürüak, legea 2015an bete beharko da, besteen gisa lan egin ahal dezen eta oporrak ere har ditzen. Turisma sailan, « Turisma eta handikapa » labela sortürik izan da 2001ean. Pirene-Atlantika departamentüan, 106 güne turistiko edo aterbetxeek kausitü düe labelaren lortzea. Akitania mailan lehen leküan sailkatzen da eta Frantzia mailan 7gerrenean. Bide honean bada ere, galtoari ihardesteko ez da orano aski lo egiteko günerik edo aterbetxerik. Xiberoa bere aldetik, aintzindari agertzen da beste behin. Idauze-Mendin, Mendipea aterbetxeak labela dü. Hamasei jenteer batzarria egiten ahal dü. Berriki osoki zaharberritürik izan den Irabarneko gaztelüa ere labela dü, La Verna leizea bezala. Eta azkenik, osoki zaharberritzen ari den Mauleko pizina « Turisma eta handikapa » labela esküalatü behar lüke, arauetan egiten beita.

Entzün Mounier jauna :

Abendü hatsarreaz geroz, Mauleko Jai-Alaian Pitxukada izena düan Ogitartegia atzamanen düzüe. Ximun Dolhare eta Ode Rota bikote gazteak dü etxikiko. Lekü estrategiko batetan plantatü dira Mauleko kolegioa eta bi lizeoen artean, gazteak beitirate erosleak eta audela, lekü beita trafiko güttiekin. Astearen kursean, egün oroz zabalik date 10etarik 19etara prezio apaletan eta bertan atzamaiten ahalko dütützüe : amerikano panini, kebab, pastetx, lür sagar eta beste. Gehitzen ahal dügüna da, leküko mozkinekin lan egiten düela, adibide bat hartzeko Azkoria koperatibari erosten deioe gazna. Edateko atzamanen düzüe üsatüko edariak bena ez alkoladünak. Bestalde, neskenegün gaüez, beren kamiuarekin Zinka ostatü kantüan jarriko dira, besta zalek sabelaren betetzeko parada üken dezen.

Entzün Ximun Dolhare ogiarteko eta pastetx saltzalea :

Aitetama  gazteak ala ama lagüntzaileen süstatzeko sortü da 2007an Goxama egitüra eta 2009an hasi da egiazki ibilten. Eüskal Herri barnekaldeko Garazi-Baigorri, Amikuze, Iholdi eta Xiberoa Herri Alkargoaetan eskentzen dütü bere zerbütxüak. Lehenik, aitetamer haurzaintzako eskentzaz berri zabaltzen deie eta lagüntzen ahal dütü ama lagüntzale baten edireiteko eta administrazio mailako ürratsetan. Ama lagüntzaileak ere, sozial mailako ürratsetan lagüntzen dütü bena horrez gain, inganioak antolatzen dütü bi asteetarik, bizitzen düen bakartarzünaren haustea delarik helbürüa, etxen berak lan egiten düelakoz. Goxama egitürarekin harremanetan sartzeko züen eskualdeko Herri Alkargoan hersatzen ahal zidee.

Entzün Joëlle Garra Goxama egitürako animazailea :

Kanping Karez ibilten diren turister batzarri hobea eskentzeko, gogoeta eramaiten ari da, Eüskal Mendia Leader programaren beitan. Behar den bezala antolatürik diren güneak, izan ditian pribatü ala pübliko, eskaz dira orano eta ez dira aski ezagütürik komünikazioa eskazaren gatik. Eskentzaren hobetzeko, bürütürik izan den iker lanak proposamenak egiten dütü. Xiberoari doakionez bürütürik izan den estüdioak, Maulen eta Atarratzen güneen soraraztea proposatzen dütü. Iratiko kanping delakoan, güne baten antolatzea ere, bereziki lüzaz ber leküan egoiten direnentako. Kakuetan, zerbait pentsatü behar dela aipatzen dü estüdioak. Güne baten beharra agertzen da, kanping-karentako bai eta ere informazioaren zabaltzeko. Azkenean, deüs ez beita orano deliberatürik, turisma sailean lan egiten düen eragile pribatüer deia lüzatürik zaie beren xedeak ezagütaraz ditzen.

Entzün Yannick Velade Eüskal mendia Leader programaren turisma saileko animazailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan