XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Aro ebitsüa eta krisa ekonomikoaren ondorioak baldintzatüko düe aurtenko turisma sasuaren bildüma. Goizik balinbada orano bilan orokorraren egiteko, Jean Otazü Turisma bülegoko züzendariak erran deikünaz, bedatseak esperantxa sortü züan, üztaila sobera ebitsü izan da, agorrila franko harrotürik izan da eta setemere ürrieta hon izateko gisan dira. Üztailako aro txarrak turistak lotsarazi dütü bena audela krisa ekonomikoak gaüzak okertü dütü. Jean Otazüren araberan, “sosdünak” ez dira honarat jiten, besteak Xiberoko "kalitate/prezio" eskentzaz interesatürik direnak noiztenka agertzen dira eta sos kontatzen düenek etxen egon dira aurten.

Entzün Jean Otazü Mauleko Turisma Bülegoko züzendaria :

Mauleko gaztelüko lanak hasi dira. Düala 3 urte hasi dira biltzen, gaztelüaren arrafreskatzeko eraman behar ziren xedeen finkatzeko. Lanek 434 716 € kosteko düe, Mauleko herriak, DRAC, Kontseilü Orokorra eta Eskualdeko Kontseilüko lagüntzari esker aitzina eramaiten ahal düküe lanak. Bi partetan dirate, lehenik setemeretik 2012ko maiatzeala arte iraünen düana, lan handienak hargingoan dira eta lan nausia mürrüen azkartzea izanen da segürtarzün neurriak errespetatüz. Etxeberri enpresak dütü lanak eginen Laborie enpresarekin eta  Lavigne arkitektaren agintü pean. Ondoko ürratsak 2012ko setemeren jarraikiko düe kanpoaren arraberritzearekin.

Entzün Béatrice Lahargoue Maule hiriko kültür ardüradüna :

Lürraren zaintzea, nüklearetik elkitzea, energia berriztagarrien erabilpenaren builtaraztea… Nola argi indarra egin gütiago erabilteko ? Nola hobeki konsumitzea energia berrigarriak erostez ? Problematika zabal horren aipatzeko, energia berriztagarriekin ekoiztürik den argi indarraren “Enercoop” saltzalearen ordezkari bat Maulen zen arramaiatz hontan kooperatifa honen eskentzaz mintzatzeko. Nüklearetik elkitzea aipatzen den memento hontan, alternatibak badirela frogatzen dü kooperatifa honek. Jadanik 7000 jenteek EDFetik Enercoopetarako jauzia egin düe.  Enercoopek bera bezalako kooperatifak sortü nahi dütü eskualdeka, energia berrigarrien garapena builtarazteko leküko beharrer ihardesteko.

Entzün Jocelyne Barbot Enercoopeko harpidedün bat :

Üztailan sartü berri, eki ala ebi Mauleko igerixkagian goxoegi. Üztailaren 2an zabaltüko da Mauleko igerixkagia eta ez nola nahi, kittorik date lehen egüna, ondotik 4€ datekealarik üdan. Igerixkagia berriarekin legedia berri bat agertzen bada, mainü jautzien aldetik ez da bortxünerik izanen, baizik eta ezin dela mainü jautziarekin soinean agertzen ahal. Bestalde, eüskara mintzajea bere leküa badü, seinaletika güzia elebidün beita. Pizina arra freskatürik bada, güne baten arraberritzeko denborarik gabe egon dira. Güne hortan düda piztü delakoz, bi xede presentatürik izanen dira, lehena jauzteko günearen etxekitzea eta bigerrena beste xirrista baten ezartea, herritarrek haütatzeko parada ükenen düe.

Entzün René Castel pizinako igerixka erakaslea :

Maiatzeko aste ondarrak hon izanik eta horra den üdako beroaren perspektibekin sasu hon batetara bürüz doazala üdüritzen zaie Xiberoko turismoko aktürer. Hona zer elki den Xiberoko Turisma Bülegoaren biltzar nausitik. Bestalde, nümerizazioari lekü zabal bat egiten ari dira, adibidez lekü estrategikoetan piktograma eli bat ezarriz, mugikorretan xehetarzünak biltzen ahalko dira. Horrez gain, kanpinkarren emendatzearekin, haien errezebitzeko infrastrüktüra eskasari ihardetsi nahi dü Xiberoko Turismo bülegoak. Hala nola, Maule, Atharratze eta Iratin kanpinkaren errezibitzeko güne txerkatzen ari dira.

Entzün Pierre Etchemaite Xiberoko Turismo bülegoko bürüzagia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan