XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Thomas Dutrey eta bere neska lagünak düe Sure patizeria arrahartü abentü hatsarretik harat. Patizeria ontsa ezagützen dügü Maule üngürünetan, egüberri eta urte undarreko denboro horietan ere igaran behar zidee balin bada. Haienganat joan gira beraz jakiteko nolaz arra hartü züen patizeria eta zer xede dütüen. Bikote gazte bezain motibatü bat atzaman dügü eta dena idei direnak audela.
Xan Alkhatek xehetarzünak emaiten deizkü :

Beste hanitx eskualdeen gisa, Xiberoak krisa ekonomikoa bizitü dü 2010ean ere. ODACE alkartea, egin den biltzar nausiaz baliatü da egoeraz püntü baten egiteko. Enpresek sufritü düe, langile kanporatzeak izan dira eta langabezia teknikoa baliatürik izan da. Kinka txarra hortarik, espartina saila da hobekienik elkitzen dena, aktibitatearen emendio hon batekin. Bestalde, salerospena da memento hontan nekezia haboroenik dütüanak, indar handia erakusten badü ere. Hala izanik ere, egoera emeki emeki hobetzen ari da. Lan postü sortzea berriz abiatzen da eta enpresek xedeak badütüe, agro-alimentaire sailan bereziki. Ez bagira berehala krisa hortarik elkirik, enpresa bürüek merkatüari beren eskentza egokitzeko behar diren indar egin baleze, dagün urteko perspektibak aski hon izan litazke, erranik izan da Odace alkartearen biltzar nausian.

Entzün André Berrogain, ODACE alkarteko lehendakaria :

Azken egünetan egin elürrari esker, baldintza ezinago honetan hasiko da elür sasoina Irati eta San Marti Harriko lerragüneetan. San Marti Harriko lerragünea kasik osoki zabaltüko da neskenegün hontan eta eskilariek heltzeko bideak garbi atzamanen dütüe. Haurren günea berantolatürik izan da segürtarzünaren hobetzeko eta 150 metroko tapiz berriak goiti-beherak errextüko dütü. Aurten San Martik 50. urte bürüa ospatüko dü, ekitaldi bereziak antolatzez eta kirol mündüko jente famatüak kümitatüz. Egüneko karta Atharratzen eros dateke aurten Lilou presse saltegian. Iratin aldiz 60 zentimetro elür izanik ere, dagün aste ondarrean bazik ez dira zabaltüko pistak. « Nordik 6 » karta berriari esker, Braka, Izarbe, Irati, Abodi, Ronkali eta Lintza lerragüneetan eskiatzen ahalko da ber harpidetzarekin. Iratiko etxola güziak aldiz beterik dira ürtats artino.
Entzün Laurentx Etchegoinek eman xehetarzünak :

«Mauleko gaztelüko lagünak» elkarteko kideek biltzar nausia egin düe iragan ostiralean. Aurtenko üdako animazioneen bildüma baikorra egin düe, nahiz eta aitortü düen bezala hüts zonbait eginik izan diren. 2011ko üdan arrapikatü nahi düe aurtenko esperientzia, hütsak kontütan hartüz.  Lehen ikusgarria üztailako azken astean antolatüko da bena ez haboro orai artino bezala ostegünez, baizik eta ostirale edo neskenegünez. Orotarat, bost ikusgarri eskentüko dütüe. Ber denboran, gaztelüa eta bere üngüramenaren berpizteko eta edertzeko xedea düe. Azkenean, Herriko Etxeak egin ürratsak eskertzen dütüe, nahiz eta alde hortarik, haboro egiten ahal lüküan, haien araberan.

Entzün JeanPierre Errecart "Mauleko Gaztelükko Lagünak" alkarteko kidea :

CFDT Sindikatak eta Génération-Précaire Kolektiboak errekurso bat pausatü düe Frantses Estadoko Kontseilüan, 25 urtez peko gazteentako RSA delakoaren ükeiteko baldintzak finkatzen dütüen dekretoaren kontre. Düala urte bat, Frantses gorbernüak « RSA gazte » dispositiboa  pentsatü züan eta iragan setemer lehenean aplikatü da. Bena jadanik agertzen da, dispositiboarekin lortü nahi ziren helbürüak ez direla kausitüko, baldintzak xorrotxegi beitira. RSA Gazteren lortzeko, azken hiru urteetan bi urte denbora osoz lan bete behar da. Azkenean, gazte gütiek baldintza horik betetzen dütüe. Dispositiboaren ondorioak oso mügatürik agertzen dira, doi doia langile gazteen langabeziaren gordatzeko.

Entzün Julien Bayou Génération-précaire kolektiboko kidea

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan