XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Orano bi aste baratzen dira sartzea beno lehen gazteentako, eta familia hanitx orano bakantza giroan dira.
Hartakoz aktibitate hoberena osagarriarentako, eta merkeena musarentako kantü kantüan dügü : hoinez paseatzea.
Pipas Larrandabürük 50 bat pasealdi biribilkatzen dütüan libürü bat agerarazi züan düala bi urte.


Hortik elkirik ebilaldi zonbaiten proposatzera galtegin deogü:

Previous Next

Igaran astetik, pitxenea barkoxeko ostatüak bortak arra zabaltü dütü.

Monein-etik horra den familia batek dü eramaiten hau, aspalditik beitzüen xede bezala ostatü baten eramaitera. Egün oroz zabalik date agorrilan, eta setemetik goiti ükenen düen ordütegia ez düe osoki finkatü.
Urte batez beno haboro zerratürik egon ondotik, berriz ostatü bat badü ordüan Barkoxeko herriak. Edatekoaz gain, plantxa zonbait ere bai proposatzen dütüe jateko, eta urtean zehar animazione zonbait egin gei dütüe kontzertüak bezala.

Haien ezagützaren egiteko, Iulen Guiresse joan da Angelique Debas eramailearengana : 

Previous Next

Aurten ostiraletik hasiko da Artzain soil dokümentala erakatsirik beitate arratseko 8 orenetan, lürrik gabe den artzain baten bizia jarraikitzen düana eta arrakasta handia bildü züana Maule Baitha zineman.

Neskenegunean goizeko 9etarik programazione berezia badate, zintzarradak aurkeztüko beidütüe etxaldez etxalde joaitez.

Ondotik ogia xohotik azietala nola egiten den erakatsirik date tresna zahar zonbaiten aurkezpenarekin ere.

Arratsan artzainen aiharia izanen da, 15 eurotan, leküko ekoizpenekin eginik dena. Aihariarentako izena eman behar da urte oroz beterik beita 06 86 26 54 20 zenbakiala.

Xehetarzünak barkoxe biziko Daniel Lagune-ekilan : 

Argazkiak Mathilde Agor eta Polo Garat-enak

Previous Next

Agorrilaren 15an Espartiñaren lana eta ekoizleak aitzinean jarriko dira.

Üsatüzko programa dateke : 10ak30 meza 10ak30 goiti ibilaldi eta 5 kilometroko lasterketa espartiñez. 11ak30 pelota partida eta xiberotar dantzariak 14ak30 euskal joküak eta 16etan xisterra partida.

18 onetarik aitzina gaüaldia xiberoko zohardiak alageratürik.

Egün orotan espartiñaren lana eta ekoizleen mozkinak salgei dirate.

 

Louis Labadot: 

Previous Next

Pintxo Poteo eta Ekopiknik-tik landa, Gozoen merkatüa date igantean Atharratzeko Plazan. Tailandiako, mexikako, español, ekialdeko eta euskal herriko espezialitateen jateko phada dükezüe igante hontan.
Hortaz gain antzerki bat badate 7orenetan eta gaüaldia xuptzi triki taldearekin alageratürik date.
Hitzordüa ordüan Üztailaren 21ean  Atharratzeko plazan mündüko janariaren txestatzeko

 

Xehetarzünak Mayalen Larrory antolazaletarik batarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan