XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Hartakoz arrabuiltazte planarekin, estadoak entrepresak lagüntzen dütü memento gogor honen igaiteko. Eric Spitz Prefeta Maulerat jin da iragan astean süstengü horren erakusteko. Aeronotikan ari diren Mathieu Pourriou-ren LOPHITZ taldeko entrepresak bisitatü dütü. Entrepresa honen irabazteak %35az eraitsi dira krisa denboran.
Estadoaren arrabuiltazte planari (plan de relance) esker kausitü düe langile haboroxieen begiaratzea.
Lophitz taldeko entrepresek estadoak eman 800 000€ak dibertsifikatzeko inbestitüko dütüe.

Eric Spitz prefeta, Pourrillou aitasemeak Spi Aero enpresabürüak :

Xiberoko bizizaleen heina den mendren bat apaltzen da

Herri ttipietan geroago eta jente gutiago bena geroago eta « résidence secondaire » deitzen diren bigerren etxebizita haboro !

INSEE-ak frantziako lürraldeko herrien zunbatkiak agerrarazi dütü.

Xiberoarentako dinamika ez da animalki kanbiatü.

Herri haboroxiek herritar galtzen düe

Basabürüan partikülarzki nahiz eta Lexantzü eta Alozen bezala exepzioneak badiren

Apaltze handienetan Ospitale pea, Ligi 100ko 3ko apaltze batekin, eta ondotik Ozaze

Herri nausietan AtarratzeK % 0.4ko apaltzea eta MauleK % 0.8ko apaltzea hor ere

 

Ligiko mera Peio Quihillalt: 

Previous Next

Entrepresa berri bat plantatü da Barkoxen Green logs izenekoa. Honek buztina kondizionatzen dü zilatzeen arratapatzeko. Petrolio, gas edo hur lürretik üstiatü ondotik, zilo handi horien arrabetatzeko badira bi manera : Lehena betua ezartez eta bigerrena buztin horren ezartez. Betuak arrenkura hanitx ekarten dütü igitzen beita, zilatzen beita eta infiltrazioak zale ükeiten beitütü. Buztin honekin aldiz ez da halakorik, geruza berri bat sortzen beitü.
Bakarra da estatü osoan horren ekoizten, eta erretreta adina beitü Serge Resnikow-ek, langile txerkatzen dü entrepresaren segidaren segürtatzeko.
Cap mekanika edo elektrizitatean ikasketak egin dütüan langileak dütü txerkatzen edo ere bac pro bat düana.
Serge Resnikow enpresa bürüa :

06 81 78 23 43 edo CV eta motibazio gütünak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Previous Next

Heltübada abentüaren lehenetik 24ilat xiberoko saltegi batetan 10euroko erosketa bat egin balinbadüzüe tiket bat eskütan üken düzüe. Orotat 120 000 banatürik izan dira.

50 pertsonek 100euroko txartel bat irabazi düe animazioan parte hartü düen 50 saltegietan gastatzeko.

Bestalde 40 pertsonek xiberoko ostatütetan 50euroko txeke bat irabazi düe Xiberoko botzako eta Mendililiako joküetan parte hartüz.

Bilan baikorra egiten dü xiberoko komertxanten batarzünak jenteek elkartarzünez xiberoko saltegietat hüllantü beitira egüberriko oparien egiteko.

Peio Queheille  Batarzüneko bürua 

 1 : 133517 : Maison Huguette

2 : 073662 : Roman Sports

3 : 035535 : Roman Sports

4 : 083019 : Maison Huguette

5 : 060974 : Xibero Bio

6 : 131868 : Orduna

7 : 015515 : Goxokia

8 : 092866 : Roman Sports

9: 044650 : Tardets

10 : 058844 : Maison Huguette

 

 

Previous Next

Philippe Lanouguere ozpina ekoizten hasi da Maule Gainean.

30 barrika lerrokatürik dira bere lantegian, 9 ozpin desberdin prestatzeko.

Nola dira eta nola egiten dütü??

Bisitatzera eramaiten zütüegü:

Saltegi eta merkatüetan saltzen hasten bada ere, bere mozkinak vinaigrerie saint jacques Facebook ostoan edireiten ahal dira.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan