Dagün urteko aitzinkontüa eztabaidatzen düen momentü hontan, proposamen zonbait egin dütü Barnier-en gobernüak. Eta horrek bazterrak harroarazten dütü. Aprendizgoa, edo eskola eta lana nahasten düanarentako, orai arte 6000 euroko lagüngoa bat proposatzen bazen, laurden batez txipitu nahi dü eta 4500 eurokoa izateko.
Entrepresa txipiek dütüe haboxienik aprendizak enplegatzen, izan okintegietan, bilo mozte saltegietan edo ere hargingoa edo margolanetan.
Benat Casanave ODACE-ko kidearengana joan gira jakiteko ze pentsatzen zuen hortaz eta ze ondorio ekarten ahal lükean :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 310