XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Urtez urte Iratiko etxolek arrakasta gero handiago bat badüe, eta etxolen alokaidatzeaz gain, sasuen aubera aktibitate ezbardinak proposatzen dütüe.
Negüko sasu hatsarre honentako 3 aktibitate ezbardin proposatürik dira, xehetarzünak bildü dütügü Josy Arrossagaray Iratiko etxoleen züzendariarekin :

Previous Next

Azken hamarkadeetan lantegiak emeki emeki robotizatü dira eta elektrika hanitx baliatzen düe. Kanbiamen ekologiko bati bürüz juitea da lantegietako helbürü berria eta hartako Bilaka Irabarneko enpresak gogozketa bat hasi züan bekanika mekanikoak sortzeko.

Geroztik sistema bat asmatü dü pezü diren piezak karreatzeko eta hartako herri alkargoak sari berezi bat eman deio.

Mathieu Basterreix :

Previous Next

Hilabete batez xiberoko komertxanteen bartzordiak, animazione andana bat proposatzen dütü egüberriren egükitzez.
Euskarazko eta frantsesezko ikusgarri, arresti askari, altxor txerkatze, ipuin kuntatze eta beste proposatürik dirate.
Hortaz gain 10 000 € irabazgei dira xiberoko komertsanteen saltegietan kontsumitzez.

Egüberriko merkatü hunen egitaraoaren bildüma bat egiten deikü Mathilde Baqué antolazaletarik batak :

Previous Next

« Euskalduna » izeneko ostatüari bürüz den etxean, « Xüxenka » izeneko saltegiak bere bortak zabaltü dütü iragan neskenegünean. Xiberoko hamar bat ekoizleek haien mozkinak saldüko dütüe. « Bio » ala « Idoki » sor markan diren : urdanki, baratzeki, gazna, ezti eta beste mozkin proposatürik dirate.

Saltegia zabalik da astehartetik ostiralealat 10 orenetarik 12:30etarat eta arrestiriko 4 orenetarik 7 orenetarat, eta neskenegünez 9 orenetarik 12h30etarat.

Ximun Bedekaratz eta Olivier Chimix :

Previous Next

Igan astean Goxokia txokolategian egin da aurtenko azken Nesk’afe hitzordüa. 2023tik Odace, Xiberoko komertxanteen batzordea, Pays basque au cœur eta Andere nahia elkarteek partekatze momentü horik proposatzen dütüe Xiberoko emazte enpresa bürüer.

Neskafe, neskapero edo neskapaiduek aldikal 15 bat emazte botitzen dütüe.

Haien esperientzia partekatü deiküe Josy Arrossagaray eta Mayalen Larrorik :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan