Urtez arrenkürak üken badütü eta sos galdü baldin badü, azken bi urtetan bere heina atzaman dü irabarneko gaztelüak. Mauleko herriko etxearen esküpean, 5 langile badira güne hortaz ardüratzeko.
Ezkontzak, udako egongiak, edo ere artista egonaldiak egiten dira bertan. Aste hontan adibidez akitaniako musikalari ikasleak badira han berean. Akanpatzeko 60 bat leku, 130 ohe edo ere 200 pertsonentako bazkaltzeko gune bat badu. Eta noiztenka zabaltzen dutu bere bortak ere. Azaroaren 8an bezala, dantzaldi bat antolaturik da han berean.
Bertrand d’hulst zuzendaria :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 384