XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Turisma sasu hona izan zen igaran urtekoa

Xiberoko Turisma Bülegoaren biltzar nausian, 2016 ko sasuaren bildüma hona egin da eta aipagei nausietan izan da Eüskal Herriko Turisma Bülegoen bateratzea. Aro honari esker, 2016ko sasua ezinago hona izan da eta Domesantore artino lüzatü da. Kakuetako arroiletan, la Verna leizean, Ospitalepeko elizan, bai eta Maulego gaztelüan ere sartzeak emendatü dira. Üda hontako, aldiz, esperantxa honak dira, zeren eta, bedatse hona izatez, sasua goizik abiatu da. Aurtenko berritarzünetan, VTT elektrikoek arrakasta badüelakoz, ützüli handi bat proposatüko da, bai eta olhen ützüli bat ere hoinez, lagüntzale batekin. Bestalde, Eüskal Herriko Turisma Bülegoek bat eginen düe 2018ko urte ondarrean eta horrek gogoeta handi bat ekarten dü, bai eta zonbaitentako arrenkürak ere. Pierre Etchemaite Xiberoko Turisma Bülegoko ardüradunaren ustez, antolakatze berri hortan, Xiberoak badüke lekü inportant bat:


Jean Otazu züzendaria :

Etxalde alkarteak hontarzunak txerkatzen dütü. Jakitez hainbat herritarrek nekeziak dütüela, 40 kide dütüan alkarteak, bizigien merke alokairatzea du xede. Ez zaitzolarik eskentürik, Etxaldek merkatüan erosten dütü. Alkarteak ez dü sos irabazteko xederik. Orai artino, bere eremüa Xiberoan balin bazen, oraitik aitzina Ipar Eüskal Herri osoala hedatü nahi da.
Beñat Etxebest alkartearen eramailea :

Nola hauts mündü nümerikoak sortzen düan bakardade eta jentarte gabezia ? Nola alkarren arteko errespetü eta honespenarekin, ezagütü eta partekatü bata-besteen jakintza eta ahalak ? Nola eta non eraiki galto horik üztartzen dütüan güne partekatüak ? ODACE egitürak kümitatürik, ideia horien üngürüan dira 50 bat jente igaran neskenegün goizan Urdiñarben bildü. Taldeka jüntatü diren partaideek, alkarren ezagützeko beharra agertü düe, alkarte, eskola, lantegien artean diren mürrüen hausteko beharra eta lana beste gisaz antolatzeko eta bizitzeko. Hortarako, püntako tresnez düntürik diratekean güne partekatüak beharrezko ikusten dütüe. Urte bat barne, lehenek agertü behar lükee.
Frantxoa Dascon :


Beñat Elkegarai :

Pantxika Maitia :

Pierre Lalague :


Frantxoa Hidondo, Gwendoline Joan eta Joel MariaLan sail berri bat bada Mauleko « Le Travail » lantegi ohian, müble eta sükalte berritze lanetan hasi da Biarnotik jiten den Gwendoline Joan. Zurgintza eskolatzeak eginik, bizi berri bat emaiten deie etxetan diren züzülu, mahain, jargia,  bai eta zahartzen ari diren sukalteer ere.
Üngüramena errespetatzen düan teknika bat erabilten du zuraren karrakatzeko eta gero tintatzen dü galto egileek nahi düen bezala. Aquitaine Active erakundearen eta Eüskal Herriko Hirigüne Alkargoaren süstengüa badü eta hiru urtez lagüntürik date. Interesatürik direnek xehetarzünak biltzen ahal dütüe helbide elektroniko hontan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 06 65 25 03 41 telefona zonbakiala deitzez.
Gwendoline Joan :


Aquitaine active  erakundeko Frantxoa Hidondo :

Odace-ren aurtenko biltzar nausiaODACE Xiberoko ekonomia bultzatzaileak gogoeta goizaldi bat antolatzen dü dagün neskenegünean. Lan partekatze güne bat zabaltü gei dü egitürak. Bena eremü hori nolakoa izan behar den eta zer diren gogo eta beharrak ikusteko, interesatürik diren ororekilan gogozkatzeko xedez egünaldi bat antolaturik da. Lan eremü partekatü hortan informatika tresna hontaz gain ekonomia saileko ardüradün edo jardüleak bil litaizke.
Jean Jacques Etxeberri LLargo :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan