XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Izarbeko lerragünea zabaltüko da bihar

Santa Grazitik hüllan, Landa herriko parte den lerragüneak, 5.000 bat alokaire edo egünaldi saltzen dütü urtean. Orotara badira hogei bat kilometra lerratzeko iparreko eskian edo elür-sareekin. Horri gehitü da parapente egiteko abiagüne bat eta azken 5 urte horietan « trail xuri » bat ere antolatürik da, 300 parte harzale biltzen dütüanak. Familiarentako lerragünea izan nahi da Izarbekoa, eta fama hau dü, dena den, kartieleko jententako. Bakantza denboretan eta aste ondar güziz zabalik izanen da hebentik aitzina. Eric Alçaçebe:

Aski bada orai  denek ber arropa edo Tee shirt-en ezartearekin !!

Hori dü proposatzen bere Pott serigrafia deitzen den Baionako bere salgünean Nicolas Armendaritz Gotaintarrak. Xiberotar artista honek bere filosofiarekin lan egin nahi dü. Arropa biologikoak, langileer errespetüz eginik, oraiko indüstria handier bürü egitez. Leküko festibal eta artistekin biltzen da arraheinki, espartiña berezien edo festibaleko tee-shirt-en proposatzeko, hala nola Müsikaren Egünean. Serigrafia ikasgiak ere proposatzen dütü. Nicolas Armendaritz:

Bi entrepresa berri Xiberoan!

CLEJ, gazteenta sos lagüngo elibat emaiten dütüan egitürak bi egitasmü berri lagüntü dütü. Presentatzea Irabarneko Lankia Bermagian eginik izan da, bi entrepresak güne hortan abiatüko beitira. Eta bi enpresabürüak 2 xiberotar gazte dira. 7.CLEJak 44.000 euro bildü zütüan eta jadanik 22.000 euro prestatürik izan dira. Aldi hontan Mathieu Basterreixen Bilaka entrepresak 4.000 euro ükan dü; deseinü indüstrial sailean ariko da nausiki. CLEJak lagüntü duen beste egitasmüa Maider Larroryren AmetxeCo entrepresa da. Azia alkarteko Elodie Recalde :


Bilaka-ren nausi berria : Mathieu Basterreix :
Eüskaldüna, mauleko ostatü berria

Kurutxe xuriaren kantuan den Euskalduna ostatüa zabaldü berri beitu Bettan Bordagaraiek. Nahiz eta azaro ürrentzean zabaldü, jadanik arrakasta hanitx badüala erraiten ahal dügü. Ostatüaz gain, jatera eskeintzen dü. Asteburu eta gauaz kartan eta astean kurtsean egüerditetan menua. Bettan Bordagaray :

Entrepresa berri bat bada Xiberoan : Ametxeco

Ametxeco da Xiberoan abiatü berri den entrepresa berria. Maider Larroryk dü abiarazi, 26 urtetan, eta 3.000 euroko sos lagüngoa üken dü CLEJaren partetik. Entrepesa honek hozberoaren ikerkak eginen dütü etxe berri baten eraikiaraztean. Ikerka horren egitea legez behartürik da etxe baten eraikitzeko baimenaren ükeiteko. Harek baimenaren emaiteaz gain, ikusten ahal dü ea kanbio elibat egiten ahal direnez isolazionearen aldetik edo beste. Jakitez jabeek düela haütatzen zer sos hein ezarri nahi düen. Ametxeco entrepresak etxeak arraberritü nahi dütüener ere aholkü emaiten dü. Iragan astetik aitzina bülegoa Irabarneko Lankia Bermagian edo « pépinière d'entreprises » delakoan kokatürik dü. Maider Larrory :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan