XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Xiberoko garapen ekonomikoaz gogoeta aitzina doa.

Igikortarzüna, bizizale kopuruaren aphaltzea, abiadüra haundiko interneta, langileen atzamaiteko nekeziak edo enpresen eraikitzeko lür eskasa besteak beste, garapen ekonomikoa baseri mündüan hunkitzen dütüen problematikak jorratürik izan dira Barboxen, neskenegünean, Odace, Barkoxe Bizi eta Eusko Ikaskuntza alkarteek antolatü züen gogoeta egünaldian. Sylvie Durruty eta Mixel Etxebest Euskal Alkargoako haütetsiek eta Bernard Uthurry Akitania Berriko haütetsiak problematika güzi horiek ontsa barneratürik zütüela erakutsi düe eta erabaki güneetan bideratzen ari direna eta preseski zer erabaki hartüko dütüen ondoko hilabeteetan baseri mündüko ekonomiren garatzeko zehaztü düe. Xiberoako adibidez, igikortarzünaren sailan, Maule üngürüan naveta baten ensegüa eginen dela jakinarazi dü Mixel Etxebestek, eta laborantzako, Teknopola baten sortzeko xedea laborantza üngürüko ikerketaren garatzeko aipatü dü eta Xiberoa lürraldea, lürralde biologikoa bilakaraztea. Barkoxe Bizi, Azia edo AIBA bezalako alkarteen ekarpenaren inportentzia ere azpimarratürik izan da, haütetsiek erabaki honak har ditzaten, leküan leküko beharrak ontsa argitzeko behar beharrezkoak beitira holako alkarteak. Egünaldiaren antolatzaileak botzik agertü dira, herritarrak eta erabakizaleak kürütxarazi beitdütüe, eztabaida barna eraman beita eta aktore güziak mahain beraren üngürüan, ikusmoldeak trükatü ahal izan beitdütüe. Argitxu Camus eta Patrick Queheille antolatzaileak :


Püblikoan ziren jente zonbaiten oharrak :

Nolako garapen ekonomikoa baseri mündüan ? eztabaida osoa :
Xiberoko enpresak osagarri honean!

Irabarneko lankiako enpresen ezagütza egin ondotik, aldi hontan Odace eta CCI egitüretaz ardüratzen den Dominique Pochelu'rengana joan gira. Den leküan, argiki ikusten dü Xiberoko ekonomia zertan den eta enpresa sortzeak osagarri honean direnez:

Ametxeko enpresa züen berogaülü gastatzen apalarazteko

Irabarneko herri elkargoaren mintegiak bere presentatzia egin dü. Orotarat 6 enpresa edo egitüra edireiten ahal dira. Parada horien ezagützaren egiteko, eta aste huntan egünoroz baten presentatzea eginen dügü. Atzo “bilaka” enpresa ikusik, egün “Ametxeko” izeneko enpresa Maider Larroryk eraiki düana. Energetika ikerketak egiten dütü, hotx zer diren zirentako lan interesgarrienak ziren etxearen termikaren hobetzeko. Azken urte horietan ere, legian sartü da etxe berri batentako halako ikerketa baten egitera behartürik zidela. Arrazo hori orroentako iragan urtean Maiderek plantatzeko ürratsa egin dü Abentü ondarrealat artino, Akitania berriako eskualdeak sos lagüngoa bat proposatzen dü energetika ikerketen egiteko. Maider Larrory:

"Ambalogik" enpresak züen ametxetako plaztikozko ontziak sortzen dütü

Irabarneko herri elkargoaren mintegiak bere presentatzia egin dü. Orotarat 6 enpresa edo egitüra edireiten ahal dira. Parada horien ezagützaren egiteko, eta aste huntan egünoroz baten presentatzea eginen dügü. Atzo “amatik” kooperatifa ikusik, egün “Ambalogik” izeneko enpresa dügü aipatzen. Enpresa honek plaztikozko ontziak edo “bac”elibat saltzen dütü agrojanari zektorean direnen enpreseer Xalbat Petrissans enpresaren sortzalea:

Bilaka enpresak bere aktibitatea handitzen dü

Irabarneko herri elkargoaren mintegiak bere presentatzia egin dü. Orotarat 6 enpresa edo egitüra edireiten ahal dira. Parada horien ezagützaren egiteko, eta aste huntan egünoroz baten presentatzea eginen dügü. Atzo “etcheto carrelage” enpresa ikusik, egün Bilaka izeneko enpresa Mathieu Basterreixek eraiki düana. Burduina Industriako marrazki eta estudioak egiten dütü prinzipalki, eta bigerren aktibitate baten abiatzeko xedea dü ere. Mathieu Basterreix:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan