XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Etche Déco saltegia arraberritürik, eskeintza zabala egiten deizüe.

Etche déco saltegian azpiko arropa, etxeko oihal, josteko tresneria eta ateleriaz gain Squash-a arrazabaltü gei düe Etcheto ahizpek. Düala 17 urte abiatürik, hiru ahizpak jüntatü ziren Maulen saltegi baten zabaltzeko. Joan den arramaiatzaren 18an karrikaz kanbiatü düe lehenoko Fandango ostatüaren jabe bilakatzeko. Ostatüaren omenez, saltegiaz gain ostatü ere egiten düe alkolik gabeko edatekoak eskeintzez. Hortako terraza bat badüe aldebarnean. Horietaz gain, leheneko Squash-a ere arrazabaltü behar lüküe ondoko hilabeteetan. Maritxu Etcheto Carriquiriborde :

Larrainen, Shem-ak Olhadoko barajearen hüstea hasi dü astelehenean eta egün ürrentüko da.

Hamar urteetarik ohi den bezala, hogei mila metro kübikoa hur etxekitzea hüsten dü, barajearen eraikidüra eta materialaren egoeraren aztertzeko. Hurra emeki emeki kurriarazi düe, hurraren ezautgarriak kontrolatüz arraheinki, hurraren kalitatearen bermatzeko. Hamabost langile mobilizatü dütü eta operazionea hogei eta hamar mila euro kosteko zaio. Lanek hiru aste iraunen düe. Shem enpresak Sohüta, Bildoze, Ligi, Santagrazi eta Larrainekin, bederatzi üsina dütü Xiberoan, orotara hamahiru hur ekoizpen güne. Berogei eta hamar mila bizizaleko hiri baten elektrika ekoizten ahal dü Xiberoko ekoizpen günekin. Xehetarzünak eman deizkü Julien Mouluquet Xiberoko egitüren ardüradünak :

Geroa gogoetazen ari dira Barkoxen.

ODACE alkarteak büiltarazirik, güne partekatü baten sortzeko jüntatü zen herritar talde bat, güne partekatüaren ideia delarik, lekü berean biribilkatzea beren kontü ari diren enpresalariak, egoitza eta ahalen partekatzeko. Gogoeta hortarik, Barkoxe herriaren analisa bat egin da eta agertü da etxe hütxen arrenküra, gazteen biltzeko güne baten eskasa, edo orano laborari eta beste ofiziale zonbaiten beharrak. Geroztik arrahinki biltzen dira xede horren aitzinarazteko eta berriki ere elkarte bat sortü da “Barkoxe bizi” izenekoa. Pollo Pinque :

Jende gütiago izan da aurtenko üdan Xiberoan!!

Hori da elkitzen orokorki salzale eta erosleen ahotik Mauleko merkatüan itzülüa egiten denean. Aro gaitza edo ederra da emaiten den arrazoetarik bat, eta Üztaila beti agorrila beno flaküago agertzen da. Uthurralt Mitikile gazna salzalea , Peko Borda Behoteguy Lanbara edo orano ürzohüme Alozeko salzalea beren üdako merkatüaren bilana egiten deiküe. Beñat Larrory-en erreportaia :

Espartinak kolore güzietan

Turista ala tokiko, gizon ala emazte, eta adin güzien ganik espartinaren arrakasta baieztatü da atzo Maulen iragaiten zen Espartinaren Bestaren karietara. Jendetza hüillantü zen eta espartinaren ekoizpena plazara ekarririk izan zen güzien plazararentzat. Espartinaren goxotarzüna, gaurkotzea, eta modelo eskeintza zabala goraipatürik düe mintzarazi ahal izan dütügün erosleek. Horrez gain, kantore, dantza eta pilotarekin, animazione eskeintza zabala gozatü ahal izan züen hüillantü zirenek. Nahas Mahas eroleak, saltzaileak eta beste :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan