Previous Next

Eztabaida bizietarik landa, Mauleko Agerria Hoteleko sozietateak, arraxüxentze jüdizialaren galtoa egiten dü egün astelehena Paueko komertsio auzitegian !

Inprimatu

Michel Etxebest-en denboran Agerria Fraidetegia erosi eta Hotel-ostatüz berritü züen. Herriko etxeak dü akzioen %51a, eta beste 180  akziodün pribatüek beste hondarra.

Louis Labadot'ek, aurten auzapez izendatürik izan denaz geroz, Agerria sozieatearen kontüen egoera arraheinki salhatü dü.

Azkenekoz Agerriako EMS (ekonomia mistoko sozietate)-aren  bilanaren pausatzea deliberatü düe.

Michel Etchebest-en denborako 'transparentzia' eskaza salhatü dü ere akziodüna den Max Dallier-ek.

Louis Labadot, Mazzela abokata, Max Dallier beha etzatzüe: